Olatz Salvador eta Idoia Asurmendi, Reala Zuzenean Musika Festibaleko protagonista
Familia Harmailaren aurrean jarriko den eszenatokian uztailaren 3tik 5era bi zuzeneko izango dira egunero
Fermin Muguruza eta Bruce Springsteen birritan izan ostean, aste-bukaera honetan musikak Anoeta bere egingo du berriro Reala Zuzenean Musika Festibalaren bigarren edizioarekin. Ostegunean hasiko da Pedro Pastor y Los Locos Descalzos eta Idoia Asurmendirekin, ostiralean Paula Mattheus eta Olatz Salvadorren txanda izango da eta, azkenik larunbatean, TimØ eta DJ Los40 Euskadik itxiko dute jaialdia. Familia Harmailaren aurrean jarriko den eszenatokian izango dira zuzenekoak, lehena 20:00etan eta bigarrena 21:30ean, eta sarrerak oraindik salgai dira 27, 29 eta 32 euroan hurrenez hurren. Bonu orokorra ere or daiteke 65 euroan. Realeko bazkide zein RS Fans-ek deskontu bereziak izango dituzte.
Kartela
-
Uztailak 3: Pedro Pastor y Los Locos Descalzos eta Idoia Asurmendi..
-
Uztailak 4: Paula Mattheus eta Olatz Salvador.
-
Uztailak 5: TimØ eta DJ Los40 Euskadi.
Pedro Pastor y Los Locos Descalzos madrildarrek folkaren eta hip hoparen bidezko kritika sozialeko gaiak oholtzaratuko dituzte. Ostean izango da Idoia Asurmendi aramaioarraren txanda, 'Ilun eta abar' (2021) eta 'De amar y desandar' (2024) lanekin.
Biharamunean pop eta rock doinuak melodia itsaskorrekin nahasten dituen Paula Matteus hasiko da, orain arte kaleratutako bi diskoak eskainiz. Jarraian igoko da Olatz Salvador donostiarra 'Zainak Eman' diskoa aurkezteko biraren baitan. «Aldaketarako beharrak» bultzatu zuen blokeotik ere izan zuen sormen-prozesuan eta doinu elektronikoagoetara hurbildu da hirugarren lanean. Ez da agendan duen emanaldi bakarra, Donostiako Piraten Aste Nagusian izango dela iragarri baitute berriki, baita Atlantikaldiaren baitan Sol Band talde palestinarrarekin egindo den emanaldi berezian.
Azken egunerako El Canijo de Jerez eta Los Estanques taldeen emanaldiak aurreikusiak bazeude ere, edukiera eta espazioaren erabilgarritasuna direla-eta 2026ra atzeratu dira eta euren ordez TimØ eta Aitor Garcia Los40 Euskadiko DJa izango dira Anoetan.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.