Borrar
Las diez noticias de la jornada
Sara Azurza abeslari donostiarra, bere bigarren diskoa, 'Hiri Ilunen Umeak', eskuetan duela. José Mari López
Sara Azurza | Musikaria eta abeslaria

«Nire bizitzan garai berri batetan nago eta hori diskoan islatu dut»

'Hiri Ilunen Umeak' diskoa argitaratu berri du, musika estilo berriekin eta Olaia Inziarte eta Janus Lester artisten lankidetzarekin

Itziar Altuna

Donostia

Domingo, 1 de junio 2025, 02:00

Betidanik izan du gustuko musika Sara Azurzak (Donostia, 1997), eta konposatzeari ez diola inoiz utziko uste du. «Jendearekin nire esperientziak partekatzen jarraitu nahi dut», dio. 'Hiri Ilunen Umeak' bere bigarren diskoa argitaratu berri du, azken urteotan aldarazi duten gaiak jorratzen dituena. Jon Agirrezabalagaren laguntzarekin ekoitzi eta sortutako abestiak, aurreko lanen soul-pop estiloa atzean utzi eta «elektronika puntu bat» dutenak. Ekainaren 20an aurkeztuko du zuzenean lan hau Convent Garden-eneko Criptan.

– Zer aurkituko dugu zure bigarren disko honetan?

– Zortzi abesti dira, nire heldutze prozesuaren bizipenez hitz egiten dutenak. Abesti lasaiak dira asko, horregatik diskoak goxotasun puntu bat baduela esango nuke, naiz eta beste batzuek dantzatzeko puntu bat duten.

– Zure bizipenak aipatzen dituzu. Oso lan pertsonala al da?

– Egiten ditudan lan guztiak pertsonalak dira, nire prozesu bat kontatzen dute, eta bizi ditudan esperientziak. Baina egia da kasu honetan orain arte bizi ez nituen gai batzuez hitz egiten dudala, aldi berean, gai horiek normalizatzeko. Gai oso desberdinak dira, horien artean maitasuna edo bizitzari kantatzen dizkiodanak, 'Bi muxu' abesti alaiago bat da, baina hor dago ere 'Heriotzean', orain arte ez nuen heriotza gertutik bizi nere amona hil zen arte, eta sentimentu harrotz bat izan zen, hemendik aurrera seguruenik maizago biziko dudana heldutze prozesu horretan. Esan bezala, badira abesti batzuk ilunagoak dinenak, baina orokorrean lan goxo bat dela esango nuke.

– 'Hemen berriro' zure lehen diskotik asko urrundu al zara? Pop-soul estiloen inguruko apustua egin zenuen orduan...

– Bai, pixka bat urrundu naiz. 'Hemen berriro' bazen soul klasikoago bat, baina bazeuzkan abesti batzuk elektronika puntu bat zutenak, eta hori hartuta jarraitu dut nire bidea. Soul genero modernizatuago batetara eraman dut eta elektronika puntu batekin entzuten da, 'sinteak', bateria elektronikoak eta abar daude sartuak.

Diskoa

«Abestiek nire heldutze prozesuaren bizipenez hitz egiten dute, batzuk ilunagoak, besteak alaiagoak»

– Sara Azurza berri baten aurrean gaudela esan daiteke?

– Bai, disko guztiek beren bidea dute, baina egia da oraintxe bertan beste garai batetan nagoela, eta hori diskoan ikusten da. Heldutzen zoazen heinean beste musika edo gustoko dituzun estiloak aurkitzen dituzu, nire belarria beste estilo horietara hezi dut eta hori azkenean diskoan irudikatu da.

– Amy Winehouse aipatzen zenuen lehen zure erreferente bezala, orain musika eta estilo gehiagotan inspiratzen al zara?

– Bai, Amy Winehouse beti izan da niretzat erreferente, baina disko hau egiteko beste batzuk izan ditut, eta kasualitatez, denak izan dira Erresuma Batuko emakume bakarlariak, horien artean, Arlo Parks, Olivia Dean...

– Zazpi urtetan idatzitako abestiak bildu zenituen lehenengo diskoan. Oraingoan bi urte besterik ez dira igaro.

– Egia da nire lehenengo lana 2018an atera nuela, modu inozente batetan, eta lehen diskoa 2023an iristi zela. Orain bi urte hartu ditut lan berri hau egiteko, eta bada denbora. Hasieran ez nuen pentsatzen zortzi abestirekin diskoa ateratzea, beste intentzio bat nuen, baina sormen aldetik inspiratuta aurkitu nintzen eta horrela atera da.

– Euskaraz eta erdaraz abesten duzu. Nola erabakitzen duzu zein hizkuntzatan sortu abestia?

– Normalean abestiak euskaraz ateratzen zaizkit, nere ama hizkuntza delako, baina gazteleraz ere probatu nahi nuen. 'Todas las cosas' eta 'Egin lo' abestiak, azken honek letra ere gazteleraz duena, nahiko naturaltasunarekin atera zitzaizkidan eta pozik nago emaitzarekin. Honek balio izan dit nire burua konfort zona horretatik ateratzeko eta ikusteko nora joan naitekeen gazteleraz idazten.

Aldaketa

«Aurreko laneko pop-soul doinua modernizatu nahi izan dut elektronika puntu batekin, nire bidea hortik jarraitu dut»

– Olaia Inziarte eta Janus Lester abeslariek disko honetan ere kolaboratu dute, baikoitzak abesti banarekin. Nola sortu zen elkarlan hau?

– Bi abestitarako norbaitekin kolaboratu nahi nuen, eta bai Olaia y eta Jokin (Janus Lester) gaur egun gehien miresten ditudan artistak dira. Neska bat aukeratzekotan argi nuen Olaia izango zela eta kolaborazioa naturaltasunez atera zen 'Begietan' abestirako. Bigarren abestiaren kasuan, 'Zure behatz artean', beste ahots bat ikusten nuen eta azkenean Jokini proposatu nion, duela asko ezagutzen dudalako.

– Produkzioa aldetik, talde berria izan duzu...

– Bai, diskoa Jon Agirrezabalagak ekoitzi du El Tigre estudiosen eta masterra Xabier Eguiak egin du. Lan egiteko beste era bat izan da. Abestiak nik konposatu ditut, baina gero Jonek lagundu dit soinu hori bilatzen, banekien estilo horretatik joan nahi nuela, erreferenteak argi ikusi genituen biok eta berak lagundu dit abestiak apaintzen edo janzten. Bien arteko lan bat izan da, ez dut musikaririk eraman estudiora.

– Behin diskoa kalean, orain zuzenekoetan aurkezteko txanda da. Kontzertuetarako datarik ba al duzu?

– Ekainaren 20an La Criptan eskainiko dut lehenengo kontzertua, Krii kolektiboaren festa aurretik. Lehen banda handiago bat eramaten nuen, baina disko honekin formatu txikiagoko emanaldiak izango dira. Orain bi pertsonekin joango naiz, Iker Laurobarekin 'sinte' eta gitarra elektrikoan eta David Gorosperekin baterian. Udaran ziurrenik beste kontzerturen bat ere eskainiko dut, baina datak oraindik ez ditugu itxi. Eta irailetik aurrera seguruenik bira txiki bat egingo dugula.

– Denbora asko daramazu musikaren mundu honetan. Zaila al da bidea egitea?

– Bai, ez da mundu erraza. Ni ez nago ofizina batetan sartuta, ez dut disketxerik atzean. Nik nire zortzi orduko lanaren ondoren dedikatzen diot denbora musikari, baina azkenean aurkitu dut nire bidea eta nola kudeatu. Pozik nago orain arte egindakoarekin. Musikaz ea bizi nahi dudan? Ez dut batere garbi, kultura arloan lan egiten dut eta atzean egotea gustatzen zait. Baina saiatu nahi dut.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Nire bizitzan garai berri batetan nago eta hori diskoan islatu dut»

«Nire bizitzan garai berri batetan nago eta hori diskoan islatu dut»