Neomak taldeko kideek sarrera guztiak agortu dituzte 'Gure Ahotsak' jaialdirako.

Neomak eta Merina Gris 'Gure Ahotsak' zikloaren jauzia sendotzeko

Emakume musikariei ahotsa emateko Donostiako plazan lehen bi kontzertuak izango dira larunbat eta igandean

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 29 de febrero 2024, 11:26

Emakume musikariei ahotsa emateko plaza den 'Gure Ahotsak' jaialdiak lehen bi zitak izango ditu aste-bukaera honetan Donostian. Egun bakarretik bost datara emandako jauzian sakonduz, Neomak eta Merina Gris taldeak izango dira bihar Victoria Eugenian eta etzi Antzoki Zaharrean hurrenez hurren. Neomak taldearen zuzenekorako sarrerak agortuak daude eta Merina Grisen kontzerturako azkenak oraindik eskuragai daude 18 euroko prezioan.

Publicidad

Estilo ezberdinak lantzen badituzte ere, badituzte gauzak komunean. Taldeetako kideek badute aurrez ibilbidea bestelako proiektuetan, disko bana kaleratu dute eta kritika zein zaleen aitortza lortu dute. Horren erakusle da Neomak taldeak Donostiako zuzenekorako sarrerak agortu izana edo Merina Grisek jakinarazi duen bira, besteak beste Primavera Sound, Mad Cool edo Jazzaldian izango baitira.

Lehen diskoa aurkezteko Japonia eta Hego Korean egin zuten bira «esperientzia ikaragarria» izan zen Neomako kideentzat, Eneritz, Alaitz, Amets, Leire, Irati eta Maria, «oso kuriosoa eta brutala». Haren bueltan «atsedena» hartu zuen taldeak, baina batik bat «publikoari begira» jada jomuga berriak baitituzte eta «sormen lanean» murgilduta baitaude. Hala, 'Gure Ahotsak' zikloan Euskal Herrian zehar antzokietan egingo duten birari hasiera emango diote eta udaberrirako helduko da bigarren diskoa.

Igandean, aldiz, Merina Gris osatzen duten Sara, Julen eta Paskal izango dira Antzoki Zaharrean ohiko pop gogor eta sendoarekin. 2022an aurkeztutako 'Zerua Orain' eta plazaratu dituzten bi singletan, 'Nadie cuando lloro' eta 'lilili', erakutsi bezala une gozoan dago taldea, lortutako arrakasta asimilatzen. 2024ko biraren lehen data izango da, «ezohiko eszenatokian baina ohiko showarekin». Produktua beti izan dute eta etxean izanda zuzenekoa ez dute maila jaitsiko.

Hurrengo astean ere

Aste-bukaera honetako kontzertuez gain beste bi zuzeneko izango dira hurrengoan. Martxoaren 6an Laura Sam eta Juan Escribano Victoria Eugenia Cluben izango dira eta biharamunean, Gure Ahotsak jaialdiaren azken egunean, Queralt Lahozen txanda izango da Victoria Eugenian. Zikloa Idoia Asurmendik ireki behar zuen 'De andar y desandar' disko berria aurkezteko lehen zuzenekoarekin, baina hura ontzeko bidean izandako atzerapenak medio data maiatzaren 19ra aldatu zuen antolakuntzak.

Publicidad

Aste-bukaera honetako kontzertuez gain beste bi zuzeneko izango dira hurrengoan. Martxoaren 6an Laura Sam eta Juan Escribano Victoria Eugenia Cluben izango dira eta biharamunean, Gure Ahotsak jaialdiaren azken egunean, Queralt Lahozen txanda izango da Victoria Eugenian. Zikloa Idoia Asurmendik ireki behar zuen 'De andar y desandar' disko berria aurkezteko lehen zuzenekoarekin, baina hura ontzeko bidean izandako atzerapenak medio data maiatzaren 19ra aldatu zuen antolakuntzak. «Lan zintzoa, sentsibilitatez eta samurtasunez betea, folk, pop edo blues ukituez betetako abestiekin» izango da.

Laura Sam poeta, raperoa eta 'Sopken word'-eko erreferentea eta Juan Escribano musikaria (We Are Standard-eko kide ohia) euren azken proiektuarekin izango dira, «estetikoki garaikidearen eta urbanoaren artekoa; ideologikoki kulturalaren eta sozialaren artekoa». Azken egunean Queralt Lahozen txanda izango da Victoria Eugenian, duela gutxi Europar Batasunak ematen dituen entzute handiko Music Moves Europe 2023 saria jaso duena. ' Todo se puso azul' eskainiko dute, ahots eta gitarra formatu intimoko bira. «Soinu latino sustraidun eta urbanoek zeharkatzen dute bere musika. Bertan, soula, hip hopa eta dancehalla graziaz eta naturaltasunez aritzen dira», azaldu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad