Musikagela zerbitzuko zortzi talde eta Travellin Brothers izango dira Saguesen
Musikagela Fest ekimeneko laugarren edizioa ekainaren 24an izango da eta egitaraua bitan banatuko da, batetik eguerdian; eta, bestetik eta arratsalde-gau partean
Jon Agirre
Lunes, 19 de junio 2023, 14:38
Bederatzi emanaldik osatuko dute Musikagela Fest IV jaialdiko kartela, tokiko zortzi taldek eta rock & blues munduan ezaguna den Travellin ́Brothers talde gonbidatuak. Ekainaren 24an izango da Sagueseko Tomas Alba plazan eta egitaraua bitan banatuko da, batetik eguerdian; eta, bestetik eta arratsalde-gau partean.
Publicidad
Lehen zatian eta aperitif Convöi, Monday Lup, Ane Leux y 3zur arituko dira eguerdiko 12:00etatik 14:00etara. Bigarren zatiari arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera eta gaueko 22:00ak arte luzatuko da ondorengo talde hauekin: Cosmicar, Muare, Tritones, Tony Montana & Pavlyunchenko ea Travellin ́Brothers.
-
12:00 Convöi
-
12:30 3zur
-
13:00 Monday Lup
-
13:30 Ane Leux
-
18:00 Cosmicar
-
18:30 Muare
-
19:00 Tritones
-
19:30 Tony Montana & Pavlyuchenko
-
20:00 Travellin ́ Brothers
Euria edo eguraldi baldintza desegokiak izanez gero, jaialdia Intxaurrondo Kultur Etxera eramango litzatekeela aurreratu du antolakuntzak iaz egin zen bezala.
Tokiko taldeak urtean zehar Musikagela zerbitzuak kudeatzen dituen lokaletan entseatu edo kontzertu-zikloetan parte hartu dute.
Hiriko hainbat musika talde egun baten zehar biltzen dituen Musikagela jaialdiko lehen edizioa 2018an egin zen, Loiolako Erriberako Oroimenaren Lorategian, eta bigarrena, 2019an, Amara Zaharreko Easo plazan. Pandemiaren ondorioz bi urtetan ezin egin izan ondoren, jaialdi ibiltaria indarberrituta itzultzea zen asmoa. Aldiz, euriaren ondorioz ezin izan zen kalean egin Aurten Gros auzoko zabalgunean «musika onarekin udari ongi etorria» eman nahi dio antolakuntzak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión