Borrar
Daniel Cruz

Mexiko Hiriko Gobernuko Kultura Idazkaritzak gonbidatuta itzuliko da Fermin Muguruza

Mexikora abiatu aurretik, ostegun honetan, abuztuak 14, Irungo Moskuko jaitan arituko da

Jon Agirre

Donostia

Asteazkena, 13 abuztua 2025, 12:12

Comenta

Oholtza gainean egindako 40 urteak ospatzeko birak une oso gozoak utzi dizkio Fermin Muguruzari, hainbat herrialdetan jendetzak bilduz, baina baita gaziak ere, tartean pasa den maiatzaren 30ean Foro Alicia espazio autogestionatuan (Mexiko) eman behar zuen emanaldia bertan behera utzi behar izan zutenean Polizia Federala, Guardia Nazionala eta Armada barne hartzen zituen operatibo armatua bertaratu eta espazioa hustera behartu zutenean.

Orain, datorren abuztuaren 31n, Mexiko Hiriko Gobernuko Kultura Idazkaritzak gonbidatuta itzuliko da Iraultzaren Monumentuan kontzertu jendetsu bat eskaintzeko 'Expresión Libre Contra la Barbarie' izeneko ekitaldiaren buruan. Bertan, Tijuana hiriko Tijuana No! taldeak (Muguruzak 1994an ekoitzi zuen), eta Monterreyko Niña Dioz rap abeslariak parte hartuko dute, azken hau LGTBIQ+ eskubideen aldeko ikurretako bat izanik. Kultura Idazkaritzak baieztatu duenez, gutxienez 25.000 pertsonako aforoa espero da.

Mexikoko hitzordu berria Muguruzaren 40. urteurreneko nazioarteko biraren azken txanpan iritsiko da. Mexiko Hiriko Kultura Idazkaritzaren hitzetan, «Iraultzaren Monumentuko kontzertua askatasunaren aldeko dei eta ekintza bat da». Ospakizun horrekin, Iraultzaren Monumentua musika, erresistentzia kulturala eta mehatxu autoritarioen aurrean askatasunak aldarrikatzeko gune bihurtuko da.

Halaber, Mexikora abiatu aurretik, ostegun honetan, abuztuak 14, Irungo Moskuko jaitan arituko da, bere bizitza eta ibilbide pertsonala garatu dituen tokian. Kontzertu horren ostean, Muguruzak bira amaierari egingo dio aurre, urriaren 4an Iruñeko Navarra Arenan izango den kontzertuarekin. Sarrerak duela ia urtebetetik agortuta daude.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mexiko Hiriko Gobernuko Kultura Idazkaritzak gonbidatuta itzuliko da Fermin Muguruza

Mexiko Hiriko Gobernuko Kultura Idazkaritzak gonbidatuta itzuliko da Fermin Muguruza