Liherrek 'Eta hutsa zen helmuga' Donostian aurkeztuko du urtarrilaren 29an

Sarrerak gaur asteazkena jarri dira salgai eta 'Nor zaren' bideoklipa ere estreinatu du

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 24 de noviembre 2021, 12:55

Liher taldeak gaur asteazkena jarri ditu salgai bere laugarren diskoaren, 'Eta hutsa zen helmuga', aurkezpen kontzertutako. Urtarrilaren 29an izango da Intxaurrondoko Kultur Etxean eta Lamiak hirukote donostiarrarekin batera igoko dira oholtzara.

Publicidad

Etxean aurkeztuko du azken sei urteetan egindako laugarren lana. Ahalegin handiz eta laguntza ukaezinarekin, taldeak 35 kontzertu emateko aukera izan du pandemia garaian. Hala ere, ezin izan dute nolabaiteko osotasun falta sentsazioa ezabatu, eta horregatik erabaki dute aurreko lanaren zikloa garaia baino lehen amaitzea eta berriro «jaiotzea», pandemia honen amaieraren atarian. Pausu hori 11 abesti berriren aitzakian egin dute.

Diskoaren bizkarrezur eta hasierako eta amaierako mugarri gisa bi dira kontzeptuak: haustura eta hutsa. Biek ala biek kutsu ezkorra badute ere, ikasketa baikor bat isla dezakete. Lehena Kintsugi filosofia japoniarraren bitartez jaso da, hau da, hautsitako objektuei ukitu gabe daudenei baino balio handiagoa ematea, urrezko kola duten portzelanazko instrumentuak konponduz. Abiapuntu horretatik 'Eta hutsa zen helmuga' lanaren lehen erdian beldur eta zigor pertsonalei buruz eta hauei aurre egiteko ausardiari buruz hitz egiten da.

Abestiak aurrera joan ahala, dramaren erdigunean aurki daitekeen kolektibitatea pisua hartzen doa eta, azkenik, Jorge Oteiza maisuaren esaldiak eta ideiak erabiliz espazio hutsunea lantzen da azkenetan.

'Nor zaren' bideoklipa

Era berean, Liher taldeak diskako 'Nor zaren' bideoklipa aurkeztu dy, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean grabatua.

'Nor zaren'.

Lana 2021eko uztaila eta abuztua bitartean grabatua izan da eta hainbat kolaborazio ditu: Noa Eguiguren (Noa & The hell drinkers) Ain 't no lullaby pelikulan, Lidia Insausti (Sky Beats, Arima Soul) Hasi lanean, Alain Martinez (Dinero, Qverno) Mairubaratza -n eta Miren Narbaiza (Napoka).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad