Joxe Ripiau taldeko kideak, 2000 urteko argazki batean.

Joxe Ripiau, orain biniloan

Lau diskoak 180 gramoko biniloan bildu ditu Elkarrek, birmasterizatuta eta luxuzko kutxa batean

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 1 de diciembre 2023, 12:51

'Paradisu zinema', 'Positive bomb', 'Margarita', 'Karpe diem' edo 'Presaka'. Ia bost urteko musika ibilbidean ez ziren gutxi izan Joxe Ripiau taldeak utzi zituen altxorrak eta aipatutako zerrendak ez du, inola ere, utzitako ondarea islatzen. Ska, kunbia, erritmo latinoak eta reggaea, besteak beste, uztartu zituen doinu oso dantzagarriekin eta letra oso liriko eta aldarrikatzaileekin.

Publicidad

'Esan OzenkiRecords' zigiluaren kaleratu zituen Iñigo Muguruza, Jabier Muguruza, Sergio Ordóñez eta Asier Ituartek osatutako laukoteak lau disko, 'Positive Bomb' (1996), 'Karpe Diem' (1997), 'Paradisu Zinema' (1998) eta 'Bizitza Triste eta Ederra' (2000), eta orain Elkarrek birmasterizatuta eta 180 gramoko biniloan «luxuzko kutxa batean, edizio mugatuan» bildu ditu.

Iñigo Muguruza zenak sortutako eta gidatutako taldea izan zen Joxe Ripiau, Karibealdeko musika inspirazio iturritzat hartuta. Hain zuzen ere, yaldearen izena perico ripiao izeneko merenge dominikarraren aldaera batetik dator. Hasieran hirukote bat izan zen, Muguruzak berak (baxua eta gitarra), Jabier Muguruzak (soinu handia) eta Sergio Ordoñezek (güiro eta perkutsioak) osatuta. 1998an, berriz, laukote bihurtu zen, Asier Ituartek (tronboia) haiekin bat egin baitzuen, eta reggae, raggamuffin eta ska nahastu zituzten saltsa, merengue eta kunbiarekin, nahasketa horretan oinarrituz taldearen nortasuna.

Etengabeko iraultzan

Iñigo Muruguza sortzaile polifazetiko eta sailkaezina izan zen. Tratatu zutenek bere izaera adeitsu eta txantxazalea nabarmentzen zuten beti, zuen berezko alaitasuna eta, aldi berean, bere nortasun sutsu eta zuhurra. Musikari dagokionez, euskal rock erradikalaren azeleraziotik erritmo latinoetara eta azken urteetako konposizio sotil eta intimistenetara igaro zen.

2019ko azaroan hil zen 2015ean diagnostikatu zioten esklerosi anizkoitzarekin lau urtez borrokan aritu ondoren. Musika proiektu ugaritan parte hartu zuen hamalau urterekin Desband taldean sartu zenetik. Bere izena, besteak beste, Kortaturekin eta Negu Gorriakekin lotuta egongo da betiko. Baina baita Joxe Ripiau edo Lurra proiektuekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad