Joserra Senperena eta Maite Arruabarrenaren 'Lied koadernoa', larunbatean Tolosan
Zazpi poeten 30 poema, donostiarraren pianoa eta mezzoropranoaren ahotsa uztartuko ditu zuzenekoak
Joserra Senperena piano-jotzaileak piano eta ahotserako 30 kantuk osatutako 'Lied koadernoa' disko berria aurkeztuko du larunbatean Tolosako Topic-en. Hauetarako Senperenak Maite Arruabarrena mezzosopranoa izan du bidaide eta, besteak beste, Juan Luis Zabala, Josu Goikoetxea, Leire Bilbao, Goizalde Landabaso, Mari Luz Esteban, Itziar Ugarte eta Jon Gerediagaren letrak musikatu ditu. Albuma sortzeko abiapuntu izan dira eta poemek erabaki dute, hein batean, norantz zihoan pieza, Senperenak azaldu bezala. Zazpi poeten lanak laburrak dira, metrikarik gabeak eta konplexutasun gutxikoak. «Bilatzen nuena zen», azaldu zuen aurkezpenean. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta azken sarrerak lehiatilan zein kultur aretoaren webgunean eros daitezke.
Publicidad
Zuzenekoa
-
Kartela: Joserra Senperena eta Maite Arruabarrena.
-
Lekua: Topic (Tolosa).
-
Data eta ordua: Larunbata, 19:00etan.
-
Sarrerak: 10 euro.
'Lied koadernoa' donostiarraren hamabigarren diskoa da eta, adierazi zuenez, proiektu honetan jorratutako lurraldeak «askeagoak» izan zaizkio, «poparen kortseetatik eta estrofa-estribilo» ohiko estrukturatik at. Alde horretatik, bere konposizio-prozesua ohikoaren alderantzizkoa izan da, letrak musikari egokitzen baitzaizkio letra bakoitza «nora neraman ikusteko». Ildo horretan, «arnasketa» gehiago daudela azpimarratzen du eta, beraz, «tempo malguagoa eta dinamismo gehiago». Kantuaren formula zabaltze horretan funtsezkoa izan da, kontzertura bertaratzen direnek ikusiko duten bezala, Arruabarrenaren ahots-lana.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión