Jon Maiak lau emanaldi eskainiko ditu Kuban
«Amets bat betez» ohiko taldekideekin 'Kantu berri bat gara' disko-liburua aurkeztuko du Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin
«Amets bat betez», egunotako Nazioarteko Cubadisco 2024 kubatar musikaren jaialdian gonbidatua izango da Jon Maia. 'Kantu berri bat gara' ikuskizunarekin izango da Kubako musikaren urteroko sari nagusiak banatzen dituen jaialdian Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin. Bertsolaria bere ohiko taldeaz lagunduta arituko da oholtzan: Pello Ramirez, Nerea Quincoces, Gorka Hermosa eta Nacho Soto.
Bidean Produkzioanek ohar bitartez jakinarazi duenez lau izango dira Maiak 'Kantu berri bat gara' disko-liburua aurkezteko eskainiko dituen emanaldiak: lehena bihar, maiatzaren 14an Pabellón Kubako Agertoki Nagusian, osteguna 16an aldiz bi eskainiko ditu, eguerdian Casa del Alban eta gauean Bule Bar 66n eta laugarren eta azkena ostiralean, maiatzak 17, izango da Pabellón Kubako Agertoki Nagusian berriro ere.
Noticia relacionada
«Egiten dudanak gizartean ekarpen positiboa duela sentitu nahi dut»
Aipatutako zuzenekoak proiektuak izandako ibilbide oparoan beste pauso eder bat dira. 2021ean eman zuen lehena, abiapuntua, 'Kantu bat gara' liburu-diskoa kaleratuta. Bi urte beranduago heldu zen hari jarraiki 'Kantu berri bat gara', berriro ere Durangoko Azokan salduenen artean kokatu zena. Hori gutxi ez, aurkezpenetan Euskal Herriko areto nagusienetan izan da Maia.
Bere lan hauetan identitatea, migrazioa, hizkuntza edo elkarbizitza, gatazkak, bezalako gaiak jorratzen ditu, molde berezietan eta beti ere letragile bezala bere lan eremua dute hitzari lehentasuna emanez. Jon Maiak gonbidatu eta lagun ugariz inguratua egin ditu bere lan hauen, horien artean, nabarmentzekoa Silvio Rodriguez, kubatar abeslari historikoarekin egindako Nostalgia kanta.