Ines Osinaga abeslaria, 'Itsasoa da bide bakarra' proiektua promozionatzeko irudi batean. Jone Albeniez
Abeslaria | 'Itsasoa da bide bakarra'

Ines Osinaga: «Proiektu honetan gutxien inporta zaidana kantuak dira, gauzak kontatu nahi ditut»

'Itsasoa da bide bakarra' aurkeztu berri du Ines Osinagak, barrua hustuz sortu duena, «nitik asko jarrita eta iraganarena begiratuta» egindakoa

Jon Agirre

Donostia

Sábado, 2 de septiembre 2023, 17:01

Gogotsu eta ilusioz beteta mintzo da Ines Osinaga 'Itsasoa da bide bakarra' proiektuaz. Ez ditu ezkutatzen bizitako buruhausteak –«ez da beti erraza izan»–, baina balantzea eginda oso gustura da «batez ere bidearekin». Gainera, pertsonalki ere asko jaso duela nabarmentzen du, besteak beste bere burua «proiektuaren zuzendari artistiko» bezala aitortzeko ahalduntze ariketa izan baita. Atzo aurkeztu zuen Itziarren eta urriaren 6an Habanan (Kuba) oholtzaratuko du diskoa.

Publicidad

– Proiektuak ibilbide luzea izan du, elkarbanatzeko unea berezia izango da.

– Bai, oso momentu berezia da, sekulako oparia dela iruditzen zait. Itziar bezalako herri batean aurkeztu ahal izatea oso guay dagoela uste dut, batez ere guk nahi dugun bezala eta guk nahi izan dugunean. Argi neukan ez nuela agertoki handi eta prestigiotsu bat nahi, argi neukan ez nuela bira luze bat nahi eta ez nuela musikaren industria komertzial hegemonikoan dagoen gurpil zoro horretan sartu nahi. Musikari izateko modu asko daudela iruditzen zait eta aniztasun hori aldarrikatzen dut. 'Itsasoa da bide bakarra' proiektua berezia da, estandar horietatik kanpo geratzen dena, diskoa antidiskoa, kantuak antikantuak dira.

– Ekimen oso pertsonal eta intimoa izan da, zuretik asko jarriz betikotik urruntzeko. Baina talde sendoaz inguratuta.

– Intimoa eta pertsonala bezain politikoa da 'Itsasoa da bide bakarra'. Niretik hitz egiten dut, niri buruz, nire gorputzetik zeharkatzen nauenari buruz. Soilik horrela balio dute zerbaitetarako arteak, sorkuntzak eta beste mundu bat imajinatzeko tresnek. Alaine Agirreren hitzak hackeatuz 'niri buruz kantatzea da zuri buruz kantatzeko nire modua'. Beti interesatu zait oso nitik kantatzea, baina proiektu honekin inoiz bano gehiago.

– Urrian Kuban ere aurkeztea amaiera biribiltzea da?

– Erresidentzia artistikoa egitera joan nintzenean Fábrica de Arte Cubanon egon nintzen, leku oso erreferentziala Kubako arte garaikiderako. Han aurkeztea bertako musikariekin sekulako aukera da.

– Zerk bultzatu zaitu sortzerako unean?

– Aurretik sortutakoa hartu, bai nirea zein miresten eta maitatzen ditudan beste sortzaile batzuena, hartu eta deseraikitzea interesatzen zait ostean geratzen diren zatitxoetatik beste zerbait proposatzeko. Ez nau hainbeste obsesionatzen zerbait berria edo berritzailea sortzeak. Nire bilaketa kreatiboa hortik doa. Inoiz baino gehiago interesatzen zaizkit lurrari lotutako soinuak, tradizioari, herriari, sustraiari lotutako erritmo eta musikak, baina baita musika elektroniko frikiena. Beti izan naiz anbibalentea eta orain inoiz baino muturrekoagoa da.

Publicidad

Presioa

«Merkaturako edo Durangorako produktu salgarri bat egin beharrak sorkuntza bera baldintzatzen du»

– Hainbatetan azpimarratu duzu sormen-prozesua ez dela erraza izaten. Zintzotasun horrek publikoarekin konexioak sor ditzake, baina hauskortasunak onartzeak erasoak jasateko ateak ireki ditzake ere. Nola bizi izan duzu publikoki hauskor aurkeztea?

– Zaurgarritasun hori pertsonen emozioekin konektatzeko biderik zuzenena eta zintzoena iruditzen zait. Arrakasta garaipen epikoaren imajinariorekin estereotipatua duen gizarte batean bizi gara eta biluztea eta erraiak mahai gainean jartzea modurik iraultzaileena edo ausartena iruditzen zait. Zaurgarritasunetik sortzeak norbere itzalak besarkatzea eragiten du, ez hain perfektu eta idiliko agertzea. Sortze-prozesuak badauka zerbait gero ez dakizuna zer aterako den. Demagogikoa dirudi, baina tomate goxoen atzean hilabete askotako ortu lana dagoen bezala, sorkuntza lan baten produkzio artistiko atzean dago bilaketa, zalantza eta ikerketa. Eta egungo gizarteak ez du hori batere balioan jartzen. Ez zaintza, ez itzalpeko lanak, ez poliki egiten diren lanak. Horrek, merkaturako edo Durangorako produktu salgarri bat egin beharrak, sorkuntza bera baldintzatzen du. 'Egin hiru minututik beherako kantua, streaming bidez zabal daitekeen single-a eta bideoklip ikusgarri batekin lagundua badoa, hobe'. Ez nuen hortik sortu nahi, prozesua bera jarri nahi nuen balioan.

Publicidad

– Erraza izan da?

– Ba ez (barreak). Haurdun egon den pertsona batek badaki haurdunaldia argiz eta itzalez beteta dagoela eta nahiz eta bukaeran pertsona txiki baten argazkia egon, beti gestazio prozesuak ez direla bukatzen espero eta desio dugun bezala. Eta sorkuntza artistikoetan iruditzen zait berdina dela. Ez dut diskoan pentsatu nahi izan, kontatu nahi nuen horretan, ikerketan, sareetan edo kolaborazioetan pentsatu dut. Une batean konturatu nintzen banuela materiala disko bat izan zitekeena, nahiz eta ez dudan uste disko bat denik. Gehiago da musikarekin lagundutako kontaketa bat. Proiektu honetan gutxien inporta zaidana kantuak dira. Kontraesan bat dirudi musikalki, baina interesatzen zaidana gauzak kontatzea da.

– Kontraesana ez bada, ausarta edo ezohikoa behintzat bada.

– Diskoan dauden kantu batzuk ez dira niri musikalki interesatzen zaizkidan proposamenak, ez dira molde eta forma horietan sartzen, baina proiektu honetan nire egoteko modurik zintzoena ez egotea zen. Nire lana ekoizpen artistikoa eta ikerketa izan da, zubiak eratzea, sare lana egitea, kontaktuan jartzea eta ikertzea beste sortzaile batzuekin.

Publicidad

Helburua

«Niretik hitz egiten dut, zeharkatzen nauenari buruz. Soilik horrela balio dute zerbaitetarako arteak edo sorkuntzak»

– Atzera bota duzu begirada proiektuan. Nolakoa izan da iraganeko 'zu' horrekin jardutea?

– Aurretik beste Ines batzuk egon direlako egin ahal izan dut hau guztia, hain karikaturizatua egon naizen musikari bat eta orain naizen beste ni bat. Dolua eta denbora pasa da eta orain besarkatu dezaket Ines hura. Haserre egon naiz, bota dut faltan, bota dut soberan... Hori zen abiapuntua, duela 10 urte Kubara joan ginenean egin genituen abestiak, Joseba Sarrionandia bertan bizi zenean eta inork ezin zuenean jakin han zegoela. Mapa hori izan zen duela 10 urte egindako abestiak, lehen hazia Habanan izan zen. Klandestinitate erromantizatu horretatik abiatutako testuetatik egindako kantuak hain zuriak ez balira nolakoak liratekeen aztertu nahi nuen. Beste sortzaile batzuekin deseraiki eta berriz sortu ditut.

– Beste sormen batetik emaitza hain berezia lortzea bigarren garaipen bat da?

– Ines harekin elkarrizketa oso sanadorea eta ahalduntzailea izan da, baina argi utzi nahi dut hau ez dudala egin nire zauriak sendatzeko, horretarako terapiara noa edo nire esparru ez publikoa dut erortzeko eta zutitzeko. Hori espazio publikora eramatea da proiektuaren indargunetako bat erortze eta altxatze prozesu hauek tabuak izaten direlako, soilik ikusten da eder, indartsu eta loratuta gaudenean egiten duguna.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad