'Hemen berriro' akustikora ekarri du Sara Azurzak

Lehen diskoan daude hiru kantuan eta grabazioetan taldeko Iker Lauroba (teklatuak eta gitarra), Haritz Lauroba (bateria) eta Julen Barandiaran (baxua) kideak izan dira donostiarrarekin

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 24 de mayo 2023, 13:20

Sara Azurza abeslari donostiarrak bere amonaren baserri zaharrean zuzenean grabatutako hiru abestiren bilduma argitaratu du sare sozialen bitartez, estetika zainduarekin eta bere taldeko Iker Lauroba (teklatuak eta gitarra), Haritz Lauroba (bateria) eta Julen Barandiaran (baxua) kideen laguntzarekin.

Publicidad

«Duela hilabete batzuk amonak baserriko ateak ireki zizkigun 'Hemen Berriro' diskoko abesti batzuk zuzenean jotzeko, lorez eta kandelaz inguratuta. Istorioz betetako etxe honek beste bat du orain kontatzeko. Eskerrik asko nere amonari eta familiari beti», dio sare sozialen bitartez zabaldutako mezuak.

Mendi mendian live session deituriko emankizunean 'Gauero', 'Esaidazu', eta 'Beranduegi da' abestiak grabatu zituen Azurzak, hiruak ala hiruak 'Hemen berriro' diskoan daudenak eta otsailetik hona Euskal Herriko hainbat udalerritan zehar egiten ari den biran eskaini dituenak.

Hemen berriro' diskoko kantuetan zehar, bereziki azken urteetan sortutakoetan, Erresuma Batuko abeslari emakumeen eragina nabaria da, besteak beste Adele eta Amy Winehousena, baina baita Joy Crookes, Cleo Sol, Arlo Parks, Jorja Smith, Lianne La Havas edo ENNY bezalako artistena.

Azurzak 'Hemen berriro' (Zart kolektiboa) diskoa otsaila hasieran aurkeztu zuen eta ordutik zabalpen biran dabil. Estreinako kontzertua etxean eskaini zuen, Donostiako Lugaritz Kultur Etxean eta jarraian hainbat emankizun eskaini ditu. Hurrena Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean izango da maiatzaren 26an Chica Sobresaltorekin batera. Kontzertua 22:00etan hasiko da eta sarrerak 18 euroan, jada salgai daude.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad