Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Album berria kaleratu du Nøgen musika talde donostiarrak.
Nøgen

«Gure ohiko soinuarekin apur bat apurtzen saiatu gara»

Nøgen musika taldearen hirugarren albuma kalean da, Ane Negeruelaren ahotsarekin, jendea «harrituko» duen lan berria

I. Altuna

Donostia

Sábado, 4 de noviembre 2023, 12:33

Nøgen musika taldeak bere hirugarren albuma aurkeztu du'Åben Cirkel' ('Zirkulu Irekia') deiturikoa, bere diskoak danieraz izendatzeko ohiturari jarraituz. Lehen bi disko arrakastatsuen ondoren, Ane Negeruelaren ahotsarekin talde donostiarra indarberriturik itzuli da.

Publicidad

Ane Negueruela, Markel Idigoras, Alex Irazusta, Olatz Cuevas eta Jokin Guilisagasti taldekideek azpimarratu dutenez, «disko berri honetan aldaketa nabarmenak nabaritu ahalko dira aurreko bi lanekin alderatuta». Eragin musikalen fusio batekin dator taldea, orain arteko soinu folkietatik hasi eta soinu gaurkotuetaraino. Zentzu horretan, musikarien iritziz, «gure ohiko soinuarekin apur bat apurtzen saiatu gara. Aukera berriak bilatzen jarraitzen dugu, eta horrek erabaki arriskutsu samarrak hartzea dakar. Orain arte jendeak soinu naif batekin identifikatu gaitu; hippie edo surflari samar batekin. Bada, disko honetan ia ez dute ukelelearen soinua aurkituko. Hasieran harritu egingo dela uste dugu, eta gero gustatu egingo zaiola».

Talde donostiarrak Nacho Mur (La M.O.D.A., Luis Fercán, Valeria Castro), JEWLN (Hofe, IZARO, Merina Gris), Eliot James (Two Door Cinema Club, Bloc Party, Noah and the Whale), Jordi Mora (Cala Vento, Quique Gonzalez, Lory Meyers) edo Brais Ruibal (St Woods, Alice Wonder, Xoel López) bezalako izen handien ekoizpena eta nahasketa izan du. Esku eta belarri horien bidez, donostiarrek beren melodia ezagunak elementu berriekin osatu dituzte. Horren adibide dira David Ruiz La M.O.D.A.ko abeslariaren laguntzarekin atondutako 'Abendua' abestia edo Pello Armendariz Skakeitan taldeko abeslariarekin ondutako 'Guztia edo ezer ez'.

Ateak ireki

Irazusta eta Idigorasen arabera, «lehen bi diskoak konposatzeko orduan oso patroi antzekoak jarraitu genituen. Oraingo honetan, haiengandik ihes egiten saiatu gara, eta gitarra eta ahots batekin sortutako abesti 'biluziekin', punk rocketik gertu dauden beste batzuekin edo indie rock taldeen ildotik landutako abestiak aurki daitezke».

Ane Negueruelaren ahots dinamikoaren itzulerak ere jauzi kualitatiboa suposatu du talde donostiarrarentzat, bigarren diskoko geldialdia egin ostean. Abeslariaren hitzetan, «erronkarik handienetako bat ahotsa abestiaren beharren arabera moldatzea izan da. Aldi berean, etapa berri honek «ate batzuk ixten eta beste batzuk irekitzen» lagunduko diela uste du.

Publicidad

Ostiral honetan disko berria kaleratu ostean, Nøgen musika taldeak lau aurkezpen kontzertu izango ditu aurretik euskal hiriburuetan, 2024ko lehen seihilekoan espainiar estatura atera aurretik. Azaroak 17an Iruñean izango dira, Zentral-en; hurrengo egunean Gasteizko Jimmy Jazz-en; Azaroak 24an Bilboko Kafe Antzokian eta urtea amaitzeko, abenduaren 30an, Donostiako Dabadaban. Taldekideen hitzetan, «Euskal Herria pixkat oxigenatu nahi dugu eta udan inoiz baino indartsuago itzuli euskal plazetara».

Sarrerak www.nogenband.com webgunean eskuratu daitezke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad