'Esne Bidea', Esne Beltza taldearen zortzigarren diskoa
Durangoko Azokan jarriko dute salgai eta aurrerapen modura aurkeztu dute 'Behin eta berriz' single-a Chambaoko La Mariren kolaborazioarekin
Esne Beltza taldeak Durangoko Azokari begira disko berria laster kaleratuko duela aurreratu du eta, hartatik, jada lehen single-a aurkeztu du: 'Behin eta berriz' kantua. Gainera, estudiora ez dira taldekideak soilik sartu, Chambao taldeko La Mari abeslari ezaguna izan baitute bidaide. Ohi bezala, ikus-entzunezkoarekin lagunduta dator aurrerapena. Musika ekoizlea eta teknikaria Rafa Sardina izan da eta bideoaren ekoizpena We Are Muga-rena izan da.
Publicidad
Abenduaren 6tik 10era euskal kulturaren plazan izango den diskoari 'Esne Bidea' jarri diote eta euren hitzetan «aniztasunaren eta lankidetza globalaren testigantza da» mundu osoko artista talentudunek parte hartu baitute. Ildo horretan, entzulea «hitzik gabe» utziko duela espero dute, besteak beste «soinu-muga berriak esploratzera gonbidatzen duen bidaia musikala» baita.
«Abentura musikal zirraragarri» honetan Esne Beltzak hainbat estilo eta kultura uztartu ditu, aurrez kaleratutako zazpi diskoetan egin bezala. Hala, Euskal Herria eta AEBtan grabatu dute. Azaldu dutenez grabazioan pausu bat harago joan nahi izan dute erronka berriei aurre egiteko.
2008an 'Made in Euskal Herria' diskoarekin euskal eszena musikalean sekulako arrakasta lortu zuenetik, taldeko kideek -Xabi Solano, Lova Lois, Zigor Lampre 'DZ', Mikel Lizarribar, Iban Zugarramurdi, Aitor Zabaleta, Jon Garmendia 'Txuriya', Javi Perez, Pello Gorrotxategi, Jon Mari Beasain, Jon Elizalde eta Ander Sanjose- ibilbide luze eta oparoa izan dute. Maiz, adiskide eta musikari handiez inguratuta, oraingoan Chambaoko La Mari izan duten bezala.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión