Eider Saezek Lazkaoko jaietan, etxean, aurkeztuko du 'Loratzen' diskoa
Igandean herriko jaietan kontzertua eskainiko du abeslariak, besteak beste, sei abestiko diskoa eskainiz
Artista modura lana jaioterrian aurkeztea beti da berezia, are gehiago bakarlari modura sortutako estreinako diskoa denean. Aukera hori izango du igande honetan Eider Saez lazkaotarrak herriko jaietan 'Loratzen' diskoarekin taulara igotzean igande honetan.
Publicidad
Martxoan, udaberria heltzearekin batera, argitaratu zuen artista lazkaotarrak sei kantuz osatutako diskoa. Lehenik, aurkezpen modura, 'Elkarrekin gaudenean' single-a zabaldu zuen plataforma digitaletan eta jarraian heldu ziren '23' eta 'Estribillos tristes'.
Saezek sortutako abestiak pop eta pop-rock estiloetan mugitzen dira, eta melodiei garrantzia handia ematen die. Aurkeztutako kantuak «emozioei, bizipenei eta nire burua aurkitzeko bidean dituen pertzepzioei» buruzkoak direla azaldu zuen artista lazkaotarrak. Are gehiago hauek letra pertsonalak konbinatzen dituenean.
Bakarkako bere lehen lana izan arren, Eiderrek eskarmentua du jada musikan eta publikoak ere ongi ezagutzen du, Nøgen taldean eman zituen lau urteei esker. 2021eko abenduan iragarri zuen lazkaotarrak taldea uzteko asmoa bere bizitzako «etapa honi agur esateko unea» iritsi zela azalduz. Urte horietan bizitakoa eskertu zuen orduan Saezek, eta taldekideentzat ere «esker hitzak» besterik ez zituela nabarmendu zuen, baina egunaren amaieran «bihotza astun» sentitzeak erabakia hartzera behartu zuela azaldu zuen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión