'EHZH' diskoarekin «eguzkiari azken bira bat» emango dio Liher taldeak
Larunbatean Pasai Donibaneko Juanba Berasategi Auditorioko taulan izango dira Kokein talde eibartarreko kideekin batera
«Eguzkiari azken bira bat» emango dio Liher taldeak 'EHZH' diskoarekin, gogotsu eta festa sortzeko asmoz. Ohikoa duten moduan, dena esan behar bada. Aste bukaera honetan, larunbatean, dute lehen zita Pasai Donibaneko Juanba Berasategi Auditorioko taulan eta talde donostiarrarekin batera izango dira Kokein talde eibartarreko kideak. 21:30ean hasiko da musika gaua eta azken sarrerak oraindik eskura daude 12 euroko prezioan. Unean erosi nahi izanez gero, 15 ordaindu beharko dira.
Publicidad
2015ean abiatu zuen ibilbidea Liher taldeak eta ordutik lau lan kaleratu ditu, azkena aurkezten ari diren 'Eta Hutsa Zen Helmuga' diskoa. Hala ere, hasi dira jada bestelako kantuak ere plazaratzen, duela gutxi 'Eramaten' kantuarekin egin bezala. Donostiarrek aurreratu zutenez aurtengo lana maxi-single bat izango da, bigarren abestia irailean kaleratuko da eta euskarri fisikoa Durangoko Azokan aurkeztuko dute. Honekin rock musikaren adar ezberdinak nahasiz, estilo eta soinu gero eta pertsonalagoak garatzeko ibilbidean pausu bat gehiago eman dute eta ziur biharkoa zuzeneko indartsua izango dela.
'Kokein' Eibartarraren zortzi abestiz osatutako 'Atomika' diskoa aurkeztuko dute, orain arte landu duten «diskorik dantzagarriena» kideen esatenaten. Hala ere, ezaugarri nagusia aniztasuna du Kokeinek, 2019an aurkeztutako Lera EPari jarraipena ematen dioen lanean era askotako abestiak bildu baitituzte, bai erritmoen aldetik nola soinuaren erabilera kontutan hartuta. Orotara ibilbideko zazpigarren argitalpena da « soinu berriak esploratzeko» baliatu dutena eta 'Ispiluari Begiratzean' single-arekin aurkeztu zutena.
Aipatutako dataz gain, Liher taldeak ekainaren 9an aurreikusia du Anoetako jaietan izatea. Eta webgunean jakinarazi dutenez, laster aurreratuko dituzte data gehiago. Adi izan beraz. Bere aldetik, Kokein Anoetako Gaztetxean izango da maiatzaren 12an eta Eskoriatzan antolatuko den 'Errekan gora' jaialdian irailaren 15ean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión