Ver fotos
Oskorriren kantak «maitasun handiz, baina errespetu gutxiz»
Bixente Martinez musikariak talde mitikoaren abestiei «bizi berri bat, bigarren irakurketa bat» eman nahi izan die 'Txoria buruan eta ibili munduan' lanean. Gaur aurkeztu du Ahotsenean
Pandemia dela eta 2020ko martxoan ezarritako itxialdia arintzeko bere etxeko bakartasunean gitarra hartu zuenean ez zuen buruan Bixente Martinezek zer aterako zen. Hala azaldu du gaur Ahotsenean 'Txoria buruan eta ibili munduan' lanaren aurkezpenean. «Piszinara flotadore bate bota naiz, horrek ematen dio emozioa bizitzari».
Publicidad
Oskorri talde mitikoaren kantu klasikoei «bizi berri bat, bigarren irakurketa bat» eman die modu instrumentalean. «Ez naiz abeslaria, hori Natxok egiten zuen eta oso ondo», bota du umorez. Bere asmoa «zerbait aportatzea» izan da, «maitasun handiz baina errespetu gutxiz». Eszenatokian izan den 30 minutuetan, besteak beste, 'Ostatuko neskatxaren koplak', 'Biolin musikaz' eta 'Aita-semeak' jo ditu.
Abesti eta abesti artean azalpenak eta anekdotak kontatu ditu Martinezek. Esaterako nola sortu zuten taldea aurkezteko hain ezaguna den eta denok buruan dugun 'Gu gaituzu oskorri zuri berde eta gorri'. «Egun batean entsegu batera Natxo azaldu zen esanez aspaldiko grabazio bat topatu zuela, iparraldeko abesti batena. Doinu hartan oinarritu ginen».
Lauroba ere, umoretik
2018an 'Udazkena' lanarekin hasitako urtaroen bilduma amaitu du Iker Lauroba abeslari donostiarrak 'Uda' diskoarekin. «Ez nuen oso ari zer joango zen disko bakoitzean eta orain egingo banu agian abestiren bat beste disko batean sartuko nuke», azaldu duen atzo Landakon izandako solasaldian. Une oro buruan izan duena eta entzuleek espero zutena bere umore eta hitz-jokoak ziren, lanean oso presente daudenak. Esaterako, abesti batzuen izenak 'Kilima Aldaketa' edo 'Pake bailara' dira, euskaraz edo gaztelaniaz zentzu ezberdina duena. «Nire buruari erronka jarri nion, betetzea ez da hain erraza izan. Tetralogiak lan handia du atzean».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión