Doinu dantzagarri eta lasaiak nahasiko ditu Miruak Dabadadan eta Oñatin
Talde tolosarra larunbatean donostian izango da eta igandean gaztetxean
Mirua tolosarrek izen bereko EPa aurkeztu zuen pasa den azaroan, taldearen lehena, eta orain «gogotsu» daude zuzenean eskaini eta «jendeari erakusteko». «Gure logeletan sortutako proiektua da, mimo eta lan handiz garatzen doana etengabe eta gure lehenengo lan hau zuzenean aurkeztea guretzat ederra da», azaldu du hirukoteak. «Finean EP honek Mirua zer den eta ze bide har ditzaken plazaratzen du, guretzat abiapuntua da».
Publicidad
Hala, aste-bukaera honetan proposamen bikoitza dakar hirukote tolosarrak. Batetik, larunbatean Donostiako Dabadabako oholtzan izango dira 20:30etik aurrera (ateak 20etan irekiko dira) eta ostean pablopablo bakarlari madrildarra arituko da. Sarrerak salgai daude jada webgunean 12-15 euro bitarteko prezioan. Bestetik, igandean Oñatiko gaztetxean izango dira 19:00etan hasita eta prezio herrikoian: hiru euro langabeentzat eta bost, aldiz, langileentzat.
Zuzenekoan ikusleak emozio ezberdinak bizitzeko aukera izango duela aurreratu dute, kantu batzuk «barrura gehiago begiratzen dutelako, kantautore izaera horretatik edaten dutenak, lasai entzutekoak», baina badirelako ere abesti «kañeroagoak, frexkoak eta dantzagarriagoak».
Kartela
-
Kartela: Mirua.
-
Lekua: Dabadada eta Oñatiko Gaztetxea.
-
Eguna eta ordua: Larunbata, 20;30. Igandea, 19:00.
-
Sarrerak: 15 euro larunbatean; eta 3 euro langabeek eta 5 langileek.
Miruak EPa aurkezteaz gain hainbat sorpresa eskainiko dizkio entzuleari, esaterako «sukaldatzen ari garen kantuak». Noski, oihartzuna lortu duen Tatxers taldearen 'Goizean Oskorri' kantuaren bertsioa, kutsu elektronikoagoa emanda, euren kontzertuetan inoiz falta ez dena. «Oso umore onez jartzen gaitu, sekulako temazoa da». Aurkeztutako EPtik gertuen 'Basakabi' abestiarengandik kokatu dute, baina «introspektiboagoa» dela zehaztuz kantaren letra dela-eta.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión