Fermin Muguruza, Elkarreko Andres Camio 'Jitu' eta Maite Arroitajauregi 'Mursego', 'Black is Beltza II. Ainhoa' filmaren musikaren aurkezpenean

Black is Beltza unibertsoaren azken «artefaktua»

Ainhoak, bigarren filmeko protagonistak, lau kantuko maxi bat aurkeztuko du ostegun honetan

Iker Mendia

Miércoles, 19 de abril 2023, 16:07

Ostegun honetan, apirilak 10, Black is Beltza unibertsoaren baitan sortutako azken «artefaktua» aurkeztuko du Fermin Muguruzak, «bene-benetako harribitxia» aurreratu dutenez: 4 kantuko maxia, biniloan eta 33 RPMra editatua. Hala, bigarren filmeko protagonistak, Ainhoak, batetik, A aldean 'El Gran Silencio' eta 'Sarri, Sarri' kantuak aurkeztuko ditu. Lehenean entzuleak Monterreyko (Mexiko) cumbia-vallenato-ipar punkaz gozatu ahalko du Ferminen kolaborazioarekin batera eta bigarrenean Hertzainak taldearen kantu mitikoaren bertsio «apoteosikoa» eskainiko da Joseba Irazokiren.

Publicidad

Bestetik, B aldean 'Rap is Beltza' eta 'Bizitza triste eta ederra' kantuak izango dira. La Basu (Euskal Herria), Wöyza (Galiza) eta TESA (Pais València) emakumezko raperoek beraien «powerra» aldarrikatuko dute, hiru hizkuntzatan aldarrikatu ere. Eta, azkenik, Iñigo Muguruzaren ahots eta gitarrarekin Negu Gorriaken Ustelkeria (1996) diskoan agertu zen kanta klasikoa, oraingoan hip hop erritmo indartsu batekin, Iñigo anaia zenduaren eta Ferminen arteko topaleku bihurtu da.

Valladolideko artista Mr. Zèk bere lan ikusgarriarekin biribildu du maxi hau

Fermin Muguruzaren 'Black is Beltza' proiektu transmedian aurrez komikiak, filmak, musika eta erakusketak aurkeztu dira. Honen baitan, bigarren atalaren, 'Black is Beltza II. Ainhoa' filmaren, musika Maite Arroitajauregi 'Mursego' musikariak sortu zuen beste hogeita bat talde eta bakarlariren kantekin batera. Animaziozko film berriaren mundu mailako estreinaldia 2022ko Donostia Zinemaldiaren barruan egin zen, Belodromoan.

2018ko Zinemaldian aurkeztu zen eta urte hartako urrian estreinatu zen 'Black is Beltza'-rekin lotura zuzen eta sakona du proiektuak. Soinu banda. Elkar etxeak argitaratu zuen eta bi formatutan eskura daiteke: biniloan, 2 LPtan, eta 2 CDtan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad