Borrar
'The Ara Malikian World Tour'

Ara Malikian, Donostiako Kursaalean apirilaren 9an

Biolin-jotzaile libanoarrak semea hazten ikusita sentitu duen inspirazioa islatu du «izan ezin zuen haurrarekin» topatzeko asmoz

Jon Agirre

Donostia

Asteazkena, 19 urtarrila 2022, 10:37

Comenta

Ara Malikian biolin-jotzaile libanoarrak kontzertua eskainiko du datorren apirilaren 9an gaueko 21.00etan Donostiako Kursaalean 'The Ara Malikian World Tour' biraren barnean. Malikianen hitzetan, bira hau bere semea hazten ikustearen emaitza da eta, horregatik, haur baten ametsetan bidaiatuko du entzuleak. Sarrerak jada salgai daude Kursaaleko webgunean eta salneurria 38 eta 65 artekoa da.

«Bere ondoan izan dudan hazkundearen emaitza da, sentitu dudanari forma ematen saiatzen diren soinu eta melodia horiek guztiak dira», azaldu du artista libanoarrak. Oinez ikasteko prozesuak ere eragin nabarmena izan du, hilabete horietan izandako «erorikoa, huts egindako ahalegin, kolpe eta berriro proba» egitea oinez ibiltzen ikasi arte. Guzti horren bitartez inoiz baino argiago ikusi du «haurrak aurki ditzakezun izakirik benetakoenak» direla, «basatiak, esentzian samurtasuna eta egia iraingarriz» beteak. Horri esker, Malikianen aburuz ez dute huts egiteko beldurrik.

Disko eta bira honekin izan ezin zuen haurrarekin topatzea bilatu du biolin-jotzaileak, baita «txori aske bat bezain aske diren izaki horiei» omenaldia egitea. «Bira hau dinosauroz, txipiroi robotikoz, denbora-makinaz, piano hegalariz eta mimo elebidunez beteta dago, disko hau ahaztua nuen eta hain ahaltsua den hori da; egunero eta bide liluragarri bakoitzak zer dakarten aurkitzeko magia».

Malikian eta Donostia, aspaldiko harremana

Apirilaren 9koa ez da Malikianek Donostiako Kursaalean kontzertua eskainiko duena. 2020 amaieran 'Royal Garage' diskoaren promozio biran data bat ezarri ostean azkenean hiru aktuazio izan zituen. Lehenik, Covid-19aren aurka ezarritako osasun neurriak zirela eta biolinistak bigarren funtzioa gehitu zuen bat –16.00tan eta bestea 19.00etan– eta, azkenik, publikoaren erantzun apartagatik data bat gehiago eskaini zuen biolin-jotzaileak. Hala, Iván 'Melón' Lewis pianistak lagunduta hiru aldiz igo zen oholtzara konposizio propio, garaikide eta klasiko handiak interpretatzeko.

Horretaz gain, 2018an Anoetako belodromoa bete zuen eta 2019an bi kontzertu eskaini zituen Kursaalean 'Royal Garage World Tour' ikuskizunarekin.

Malikian 1968an jaio zen Beiruten (Libano) eta izan duen ibilbide oparoan 40 diskotik gora grabatu ditu, bere orkestra propioa sortu du eta hainbat ikuskizunen produkzioan hartu du parte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ara Malikian, Donostiako Kursaalean apirilaren 9an

'The Ara Malikian World Tour': Ara Malikian, Donostiako Kursaalean apirilaren 9an