Akaleia teklatu-sintonizadorearekin. a.r.

Akaleiak inoiz egingo duen abesti elektronikoena kaleratuko du

Otsailean lan berria argitaratuko du eta urtea lehenengo diskoa «lantzeko eta mimatzeko» erabiliko du

Ander Balanzategi

San Sebastián

Miércoles, 1 de febrero 2023

Oihana Rodriguez musikari zumaiarrak 2022ko azken hilabeteetan ibilbide berri bati ekin zion eta 'Gizakia eta Pertsona' deituriko abestia kaleratu zuen. Neona edo Marlik taldeetan teklista izan bada ere, «sortzaile eta musikari» izateko premiarekin Akaleia proiektua sortu du. Ibilbidea sendotzeko eta luzatzeko intentzioarekin, otsailean «inoiz» egingo duen abesti elektronikoena plazaratuko du.

Publicidad

«Musika pertsona bezala guztiz baldintzatzen nauen zerbait izatera iritsi da», azpimarratzen du Rodiguezek. Momentu batzuetan musikari paper horretatik aldendetzea kostatzen zaio, eta horrek gauza onak dituela iruditzen bazaio ere, «arriskutsua» izatera hel daitekeela dio. «Nire helburu edo ilusio musikaletan zerbait kili-kolo sumatzen dudanean edo zentzua galdu dezakedala pentsatzen dudanean, azkar estresatzen naiz», aitortzen du. Hala ere, egoeraz kontziente da eta «nire burua gestionatzen ikasten ari naiz».

Musikari bezala estreinatu da, baina dagoeneko esperientzia zabala du mundu honetan. Neona taldeko teklista izan zen eta Marlik-en ere jotzen du. Bestalde, ordezkapenak egiten ibili da. Azken hilabeteetan Estitxu Pinatxorekin edota Intzarekin, besteak beste. Azken aldian bertso musikatuekin ere hasi da.

Musikaren munduko alor askotan ibili bada ere, bere buruarentzat inoiz ez duela ezer egin sentitu du. Horregatik sortu du Akaleia proiektua. «Teklista roletik ateratzeko gogoa nuen, baina ez abeslari bezala aritzeko, baizik eta sortzaile eta musikaria izateko», hausnartzen du zumaiarrak. Proiektu honetan «benetan definitzen nauen lekua berreskuratu dut».

«Teklista roletik ateratzeko gogoa nuen, baina ez abeslari bezala aritzeko, baizik eta sortzaile eta musikaria izateko»

Otsailean Akaleiak indarra hartuko du eta Rodriguezek single berria aurkeztuko du. «Inoiz egingo dudan abesti elektronikoena izango da», aurreikusten du. Ekoizpena, grabaketa eta zati instrumentala laguntzarik gabe eraman ditu aurrera. «Ez da errepikatu nahiko nukeen zerbait, oso gogorra egin zait grabaketa prozesu batean ni neuk nire buruarekin daukadan harremanaren alde txarra ezagutzea», azaltzen du. Egun, Akaleiaren banda osatuta dago eta pertsona gehiagorekin egingo du lan.

Publicidad

Urte hau, lantalde tekniko eta bandaren laguntzarekin, kaleratu nahi duen lehenengo disko luzea «lantzeko eta mimatzeko» erabiliko du. Oraindik lan asko egin behar duela azpimarratzen du eta helburuak urruti xamar ikusten dituela.

Bakarkako lehen abestia

'Gizakia eta Pertsona' izan da musikari zumaiarrak kaleratutako lehen abestia. Ekoizpen prozesua «nahiko esperimentala» izan dela deritzo. «Probatu nahi nituen gauza guztiak edo ia guztiak argi nituen, eta estudiora grabatzera sartu baino lehen lanak ondo prestatuta eramatea gustatzen zait», dio Rodriguezek. Izan ere, Ozen Estudioan Jurgi Taboadarekin grabatzen du eta berarekin duen adiskidetasunak «ekoizpen prozesuan eroso sentitzeko balio izan dio». Entzuleen erantzuna oso ona izan da, «gauza berriak entzuteko irrikaz daudela aitortu didate. Horrek indarrez jarraitzera motibatzen nau».

Publicidad

«Beste munduko ezer ez dela» esaten duen arren, Rodriguez instrumentu berezi batekin azaltzen da kontzertuetan. Keytar izena duen teklatu-sintetizadore bat erabiltzen du. «Orain arteko ekitaldietan jo izan dut, baina ez nire ohiko teklatua bezain beste», azaltzen du. Hala ere, Akaleia proiektuan, bere «instrumentu nagusia» bilakatu da.

Zumaiarraren ustez, ez dago arrazoi zehatzik entzuleek bere proiektua jarrai dezaten. Bere lanekin haien interesa pizten saiatzen ari da eta «horren ostean, gera dadila geratu nahi duenak».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad