'AIOIAI', «ardura afektiboaz« jabetzeko deia, Neomak-en single berria
Musika tresna tradizionalak alde batera utzi gabe, beste soinu, dinamika, estilo eta estetika aurkeztu ditu talde gipuzkoarrak
J. Agirre
Lunes, 25 de septiembre 2023, 12:40
Taldearen izen bereko diskoa 2022an aurkeztu ostean, 'Neomak' gipuzkoarren bideak ez du etenik izan. Zaharra eta berria uztartzeko asmoarekin igo ziren oholtzara eta hala ibili dira ordutik emanaldiz emanaldi. Pandero eta trikitiaren soinu organikoak musika elektronikoarekin uztartuta, mezu patenteekin eta entzulearengan eragina izateko asmoz.
Publicidad
Urtebete geroago, sustraitzat dituen musika tresna tradizionalak alde batera utzi gabe, beste soinu, dinamika, estilo eta estetika bat bilatu nahi izan ditu taldeak 'AIOIAI' kantuarekin. Jada entzugai da plataforma digital nagusietan, baita bideoklipa ere. Azken honetan orain arte izan duten estetikarekin apurtu eta joera urbanorako bidea hartu dute, baita mugimendua sartu ere. Paula Bravo dantzari zarauztarraren koreografiapean, zazpi dantzarik hartu dute parte bideoklipean.
«Esperimentazio» fase honetan, «ardura afektiboaz jabetu, zuk nahi duzun moduan interpretatu eta dantza egiteko» kantua aurkeztu dute, taldeak azaldu duenez.
Une gozoa bizitzen ari da talde gipuzkoarra, zalantzarik gabe. Aurkeztutako lehen diskoak oihartzun handia sortu zuen eta laster nazioarteko birari ekingo diote Sua taldearekin batera. Urriaren lehen hamabostaldian izango da, Hego Korean eta Japonian eskainiko dituzten kontzertuekin. Lehenaren hiriburuan hasiko da, Seulen, 'Zandari Festa' ospetsuan, bigarrena 'Showcase' erako emanaldian; ostean 'Basque Night' edo Euskal Gauaren baitan Musinsa Garage areto mitikoan joko dute. 'Fight For Rights' jaialdian eskainiko dituzten bi kontzerturekin, bat herrialde bakoitzean, jarraituko du abenturak eta azken geldialdiak Tokio eta Minakami izango dira, urriaren 11n eta 14an eta 15ean hurrenez hurren. Lehenean Tokioko Chofu Cross aretoan joko dute eta, bigarrenean, M Festival jaialdian.
Esperintzia lagun
Neomakeko zazpi kideek ibilbide luzea egin dute musika munduan, izan ere gazte-gaztetatik aurkeztu ziren trikiti txapelketetara. Ostean, Kepa Junkeraren emanaldietan bidaide izan ziren 'Soginak' taldearekin. Hura jotzen dute proiektu berri honen abiapuntu zazpi kideek: Eneritz Aulestia, Alaitz Escudero, Garazi Otaegi eta Amets Ormaetxea ahots eta panderoan; eta Leire Etxezarreta, Irati Gutierrez eta Maria Lasa ahots, trikiti eta panderoan.
Trikitilari bizkaitarrarekin munduan zehar birak egin zituzten, besteak beste kontzertuak eskainiz Washington, Krakovia, Danimarka, Alemania, Frantzia, Portugal edo Maroko, aharik eta Junkerak 2018an ezbeharra izan zuen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión