Bixente Martinez, 56. Durangoko Azokan Ahotsenean eskaini zuen kontzertuan. LOBO ALTUNA
57. Durangoko Azoka

Ahotsenean izen emateko epea, irailaren 1etik aurrera

Durangoko Azokaren 57. ekitaldia abenduaren 7tik 11ra izango da eta espazioak ohiko plazak izango ditu liburu eta musika aurkezpenetarako

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 31 de agosto 2022, 13:25

Ahotsenean euren liburu zein diskoak aurkeztu nahi dituzten euskal sortzaileek jada badute aukera eskaria egiteko. Durangoko Azokaren 57. ekitaldia abenduaren 7tik 11ra izango da eta bertan izan nahi dutenek irailaren 1eko 10.00etatik aurrera aurkeztu ahalko dute euren hautagaitza Ahotseneako webgunean.

Publicidad

Batetik, liburu aurkezpenak izango dira abenduaren 7an, 18:00etatik 20:30era; eta abenduaren 8tik 11ra, 10:30etik 14:30era, eta 16:00etatik 20:00etara. Bestetik, diskoenak abenduaren 7an, 14:30etik 22:00etara; eta abenduaren 8tik 11ra, 11:00etatik 22:00etara izango dira.

Ahotseneak 2008an hasi zuen ibilbidea eta ordutik euskal musikarentzako zein literaturarentzako txoko oso berezia izan da. Tartean, azken bi urteak bereziak izan dira gizartean eta Durangoko Azokaren kasuan ez da bestelakoa izan. 2020ko ekimena online formatuan egin behar izan ostean, 2021ean berreskuratu zen hain preziatua den presentzialtasuna. Hala, 2021ean 50 kontzertu eskaini ziren abenduaren 4tik 8ra, goizeko 11.00etan abiatuta gaueko 22.00ak arte egunean hamar kontzertu. Gainerako espazioetan bezala sarrera doakoa izan zen, baina izen-ematea ez zen beharrezkoa.

Ohi bezala, Ahotseneako eszenatokian aniztasuna nagusi izan zen eta bertaratu zirenek estilo aunitz entzun zituzten, rock, pop, folk, hip-hop, trikitixa, funk, reggatoia edo flamenkoa, besteak beste, bai bakarlarietan zein musika taldeetan. Besteak beste Bulego, Anari, Kilimak, Skakeitan, Nikotina, Kai Nakai, Bixente Martinez, McOnak, Willis Drummond edo Liherizan ziren. Aurkezpen jendetsuak ere izan ziren, esaterako Alaine Agirre, Eider Rodrigez edo Jon Maiak eskainiak. Orotara 7.500 pertsona bertaratu ziren.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad