Borrar
Errobi, 2024ko Adarra Saria. Gorka Estrada
2024ko Adarra Saria

Errobi: «Kezkarik handiena duela 50 urteko kantuak birgureganatzea da»

Epaimahaiak kantu tradizional eta soinu elektrikoen zubigintzaga azpimarratu du Errobiri 11. Adarra Saria emateko

Jon Agirre

Donostia

Asteazkena, 10 apirila 2024, 11:01

Comenta

«Ohore handiz» eta etorriko dena «inkognita moduan» biziz jaso du Errobi talde lapurtarrak 2024ko Adarra Saria, epaimahaiak «rock progresiboa eta psikodelia Euskal Musikan barneratzeko» egin zuen lanagatik aho batez emana. Aholku Batzordeko kide den Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika teknikariak xehatu bezala erabakia hartzea «oso erraza» izan da, Errobi aspaldi zegoelako hautagaien artean eta, hala, aspaldiko zor bat kitatu da taldearekin. «Baldintzak eman dira eta baliatu behar genuen».

Hala ere, Anje Duhalde eta eta Mixel Ducau buru zituen laukoteari garaikurra emateko merituak aspaldikoak eta ugariak dira, Amaia Ispizua musika-sustatzaileak, Jaione Askasibar Donostia Kulturako Komunikazio eta Irudi zuzendariak eta Fernandinok sinatutako ebazpenak dioen bezala «1973tik 1985era arte, Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru zituen laukotea euskal musikaren abangoardian» jarri baitzen eta, besteak beste, «Euskal Herrian goraipamen gehien jasotako diskoetako bat ekoitzi zuen: 'Ametsaren Bidea'». Horretaz gain, musikaren bitartez «belaunaldien artean zubi bat eraiki» izana eta abestietako asko «herri ondarean» egotea goraipatu dute.

Hain zuzen kantu mitiko horietako bat, 'Gure lekukotasuna', parafraseatuz hasi du hitzartzea Duhaldek. «Guk kantuaz beste ez dugu besterik, eskainiko duguna gauza natural bat da». «Ohore handiz» hartu dute Duhaldek zein Ducauk saria. «Duela mende erdi hasi genuen lana sariztatzen du eta esker onez hartzen dugu», gehitu du, are gehiago ikusirik sarituen zerrenda nork osatzen duen. «Ikusten duzu Laboa bat edo Lertxundi bat hor eta... Hor sartzea zinez atsengigarri iruditzen zaigu». Umoretik jo du Ducaik, azalduz ez dela sekula saririk jasotakoa. «Ez txikitan, ez gaztetan, ez kolegioan, ez nire bizitzan saririk ukan, baina pozik nahiz gaur egun horrelako sari bat izateaz».

Kontzertua, ekainean

Ohi bezala musikaren nazioarteko eguna, ekainaren 21a, baliatuko du Donostiako Udalak saria banatzeko. Adarra Sariarekin batera Marijose Rekalde artista nafarraren brontzezko eskultura bat ere ematen zaie. Victoria Eugenia Antzokian izango da, 19:30ean hasita eta jarraian Errobi taldeak zuzenekoa eskainiko du oholtzan Txomin Duhalde baterian, Rémi Gachis gitarran eta Iñigo Telletxea baxuan izanda. Sarrerak apirilaren 11n goizeko 11:30ean jarriko dira salgai 20 euroko prezioan Victoria Eugenia Antzokiko zein Antzoki Zaharreko leihatiletan eta Donostia Kulturaren webgunean.

Era honetara, Donostiako zuzenekoa taldearen 50. urteurrenaren harira duela gutxi jakinarazi zuten maiatzaren 4ko Bilboko kontzertuari batuko zaio. Aurreratu dutenez errepertorioa bi emanaldietan berdina izango da, kaleratutako hiru diskoetan oinarritua. Kantuan «modu sinplean» eskainiko dituzte, «lehen egiten genuen bezala». «Produktu hobetua egingo dugu, ez dakit sukaldari onak garen, baina zerbait berezia egiten saiatuko gara», gehitu du umorez Duhaldek.

Ildo horretan Ducauk «musikalki indartsua» izango dela esan zuen eta jada entseguetan murgilduta dabiltzala, helburu nagusia oso argi baitute: «Kantuak birgureganatzea da gure kezkarik handiena». Hala, soinua eta euren ahotsa aldatu badira ere, eta «50 urte pasa direnez musikalki helduagoak» izanda, zaleek ohiko Errobi aurkituko dute. Biek desio izan zuten «belaunaldi berriek» ere duela 50 urte musika nola egiten zen «atseginez entzungo dutela».

Kantu tradizionalen eta soinu elektrikoen zubigintza goraipatu da agerraldian, nahiz eta bi kideek garrantzia kendu. «Ahal bezala hasi ginen, agian zortea izan dugu 70eko hamarkada horretan musikaren esparruan dena egiteko zegoela kasik. Ate bat izan genuen zabalik eta hor sartu ginen», oroitu du Duhaldek. Harekin alderatu dute egungo egoera, non «estilo guztiak dauden» eta, beraz, «talde gazte batentzat bere tokia lortzea eta irautea» erraza ez den. Horixe baita musikan gakoetako bat Errobiko kideentzat: irautea. «Lan bat hasten duzuenean irauteko aukerarik ez baduzu ikusten edo ez bada agertzen zergatik jarraitu? Guk agian zortea izan dugu, denak asmatu behar zen, zorte handia izan genuen eta agian horri esker gauzak erraztu ziren».

Sari berezia

Jon Insaustik oroitu zuen bezala Adarra Saria 2014an sortu zen Donostiako Udalaren eta Donostia Kulturaren lankidetzaren bitartez euskal musikaren arloan talde zein artistek izandako «ibilaldia, ekarpena eta garrantzia» azpimarratzeko asmoz. «Hala izan da 11 urte hauetan eta izen handiak utzi dizkigu», besteak beste Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Benito Lertxundi, Fermin Muguruza, Anari Alberdi, Berri Txarrak, Kepa Junkera, Amaia Zupiria, Joseba Tapia eta Zea Mays.

Agerraldiaren amaieran esker hitz bereziak izan zituen Duhaldek Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate ohiarentzat. «Saria bere agintaldian asmatu eta gauzatu zen eta esker berezia izan nahi dut. Biba zuek, biba musika eta gora gure euskara».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Errobi: «Kezkarik handiena duela 50 urteko kantuak birgureganatzea da»

Errobi: «Kezkarik handiena duela 50 urteko kantuak birgureganatzea da»