Abuztuak 27a arte Koldo Mitxelenan ikusiko den paneletako bat. Martin Ugalde Kultur Parkea

Martin Ugalderen omenezko erakusketa, asteazkenetik aurrera Donostian

Hondarribian ibilbidea hasi zuen erakusketa abuztuaren 27a arte izango da ikusgai

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 5 de julio 2021, 17:57

Martin Ugalde kazetari eta idazle andoaindarraren jaiotzaren mendeurrena dela-eta antolaturiko erakusketa Koldo Mitxelena Kulturunean izango da ikusgai asteazken honetatik abuztuaren 27ra bitarte. Gipuzkoako hiriburuan hainbat panelek, familiak utzitako liburu sortak, Andoaingo Udalak Ugalderen funtsetik utzitako zenbait elementuk, EITBk Ugalderi eskainitako saioak eta Mondragon Unibertsitateko bi ikaslek Ugalderi buruz egindako dokumentalak ikusi ahalko dira.

Publicidad

Erakusketa, idazle, kazetari, politikari eta euskaltzalearen jaiotzaren mendeurrenaren karietara hainbat erakunde eta eragileren artean urtean zehar garatzen ari den egitasmoaren baitan kokatzen da. Besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Andoaingo Udala, Hondarribiko Udala, Euskal Idazleen Elkartea, Jakin, Berria, Elkar Fundazioa eta Martin Ugalde kultur parkea eta familiaren laguntzarekin egin da.

Maiatzaren 27an hasi zuen ibilbidea Hondarribian eta Donostiako Koldo Mitxelenan ikusgai egon ostean, urtea amaitzeko, Andoainen izango da azaroaren 5etik abenduaren 4era, Bastero Kulturgunean. Helburu nagusia Ugalderen alderdi ugariak islatzea da andoaindarraren «ekarpenak gogora ekartzeko» eta «haren lana berriro azaleratu» eta denborak ez estaltzeko. Zehazki azaroaren 11n beteko dira 100 urte Ugalde jaio zela. Ibilbidea amaitzean panelak Martin Ugalde kultur parkean geratuko dira jendaurrean.

Horretaz gain, azaroaren 25ean entregatuko den Rikardo Arregi Sariak idazleak egindako «lana, itzal luzeko konpromisoa eta oroimena» gogora ekarriko ditu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad