«Bizitzari buruzko eleberria da 'Puta', ez soilik prostituzioaz»
Nelly Arcanek 2001ean idatzi zuen frantsesez literatura ikasketak ordaintzeko scort gisa lanean ibilitako esperientzia oinarri bezala izanda
Alberdania argitaletxeak 'Puta' eleberria aurkeztu du gaur, «bizitzari buruzko eleberria, ez soilik prostituzioaz» jarduten duena Miel A. Elustondo itzultzaileak behin eta berriro errepikatu duen bezala prentsaurrekoan. Nelly Arcanek 2001ean idatzi zuen frantsesez literatura ikasketak ordaintzeko scort gisa lanean ibilitako esperientzia oinarri bezala izanda. Bere lehen eleberria izan zen, Frantziako Seuil argitaletxe ospetsuarekin argitaratu, harrabots handia lortu eta Medicis eta Femina sarietarako izendatu zuten.
Publicidad
Ordutik 21 urte igarota ekarri du euskarara Elustondok eta eta itzultzaileak ez du ezkutatu erronka izan dela Nelly euskarara ekartzea. «'Puta' itzultzen amaituta, ez nekien, zehatz, zer itzuli nuen ere. Liburuak ez du atalik ere, ondoz ondoko paragrafoak ditu, paragrafo luzeak, eta autoreak komak baizik ez zituela baliatzen». Egilearen idazteko modu hori «oso berea» zela adierazi du eta, estilo horrek, irakurleri aktibo izatea eskatzen diela «irakurtzerakoan norberak jartzen baitu entonazioa, geldialdiak, pausak testua ondo ulertzeko, irakurtzen ari dena zukua ateratzeko eta testuaz jabetzeko. Narrazioa hein handi batean bereganatzeko». Aipatutakoa gutxi balitz, paragrafo luze horien bakoitzean egileak kolpe bat gordetzen du, bertsolariek bertsoa azken puntuan burutzera egiten duen moduan, irakurleak «zer esan nahi izan duen galdetzeko, borobildu edo argitu beharrean ilundu egiten du».
Bere aldetik, Jorge Giménez Bech Alberdaniako editorearen ustetan Nelly Arcanek barrua hustu zuen 'Puta' idaztean «autofikziozko ariketa harrigarria eginda Montrealen luxuzko prostituta baten testigantza islatzeko». Hau da, ez da lekukotasun hutsa. «Nellyk mundu anker baten berri oso modu gordinean emateko baliabide literarioak dominatzen zituen», azaldu du.
'Puta'
Egilea: Nelly Arcan.
Itzultzailea: Miel A. Elustondo.
Argitaletxea: Alberdania.
Estiloa: Eleberria.
Orrialde-kopurua: 208.
Prezioa: 19,40 euro.
Hiru urte geroago, Arcanek Folle argitaratu zuen, eta Femina Sariko finalista izan zen berriro. 2007an, Pascale Bourguignon ilustratzailearekin lankidetzan, 'L'enfant dans le miroir' neskatoentzako istorio krudela plazaratu zuen, eta 2007an, 'A ciel ouvert', bere hirugarren eleberria. 2009ko irailaren 24an, Nelly Arcanek bere buruaz beste egin zuen Montrealgo bere apartamentuan, telebista batean zuen hitzordua baino ordu batzuk lehenago. Bi hilabete geroago bere azken eleberria argitaratu zen, 'Paradis, clef en main', non suizidioaren gaia jorratzen duen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión