Borrar
Sara Uribe-Etxeberria Atxurra, 2024ko deialdiko saritua. Lobo Altuna
Balea Zuria

IX. DK poesia lehiaketan parte-hartzeko epea, zabalik

Gaia, errima eta neurria librean, gutxienez 600 bertso-lerro eta gehienez 1.000 dituzten lanak 2025eko abenduaren 31 arte bidali ahalko dira

Jon Agirre

Donostia

Osteguna, 18 iraila 2025, 13:04

Comenta

DK poesia lehiaketaren 8. edizioan parte hartzeko epea jada ireki da, antolakuntzak jakinarazi duenez. Gaia, errima eta neurria librean, gutxienez 600 bertso-lerro eta gehienez 1.000 dituzten lanak 2025eko abenduaren 31 arte bidali ahalko dira. Ostean, Eli Tolaretxipi, Aritz Gorrotxategi eta Itxaro Borda idazleek osatutako epaimahaik ebatziko du. Irabazleak -2026ko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera- 1.000 euroko saria izango du, baita Imanol Larrinagaren margolan bat ere. Bi horietaz gain, Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du eta garailea Poesia eta Pentsamendua errezitalean parte hartzera gonbidatua izango da.

Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako sariketa da DK poesia lehiaketa Helburua euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da.

Sariketan nabarmendutako azkena Sara Uribe-Etxeberria Atxurra (Zumaia, 2005) izan zen 'Kuntzak eta kerak' obragatik. Epaimahaiak «mundu eta atmosfera propioa» zuela goraipatu zuen. Bi urtetan zehar idatzitako testuak «leku eta momentu ezberdinetan» landuak izan ziren, pertsona bezala bera ere aldatu delako. Hala, «koherentzia edo batasun bat emateko irudi figuratibo bat» imajinatu zuen zumaiarrak, zehazki «etxe bat: gela batzuk desordenatuak dituena, besteak ondo, leihoak apurtuak egon daitezkeena», xehatu zuen aurkezpenean. Irakurlea bertaratzera animatu zuen, «nahi duenean sartu eta ateratzera». «Lirikotasun landuz egiten du bidea, irudi eta gogoeta iradokigarriz betea», dio ebazpenak.

Lehiaketaren lehen edizioa 2017an antolatu zen eta Estibaliz Martinez idazle nafarra gailendu zen eta urtebete beranduago argitaratu zuen Balea Zuriak 'Azalberritze bat'. Osteko edizioetan nabarmendu ditu Gorka Salcesen 'Ego, demos, cosmos' proiektua, gerora 'Iraganaren izterrak' (2019) izenburupean argitaratu zena; Lizar Begoñaren 'Aro Beilegia' (2020); Maialen Berasategiren 'Eskuan beti zerbait' (2021); Izaskun Igoaren 'Hotza bazkatzen' (2022); Julen Apellaren 'Postal bat desertuan' (2023) eta Sara Uribe-Etxeberria Atxurraren 'Kuntzak eta kerak' (2024)

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco IX. DK poesia lehiaketan parte-hartzeko epea, zabalik

IX. DK poesia lehiaketan parte-hartzeko epea, zabalik