«Piamonte inguruan dagoen kidetasun pilaketa nabarmena da»
Juan Martin Elexpuruk 'Euskararen ustezko kidetasunak Italian eta Korsikan' liburua argitaratu du, 2017an kaleratutako 'Euskararen aztarnak Sardinian?' lanaren jarraipena
«Piamonte inguruan dagoen pilaketa nabarmena da, gero eta gehiago joan ekialdera eta hegoaldera gutxiago. Toscanatik behera hutsaren hurrengoa dira, anekdotikoak dira». Horixe izan daiteke Juan Martin Elexpuruk (Bergara, 1950) aurkeztu berri duen 'Euskararen ustezko kidetasunak Italian eta Korsikan' liburuko ondorio nagusienetako bat.
Publicidad
Federiko Krutwig euskaltzainak argitaratutako 'Garaldea' liburuan (1978) abiatutako bidea jorratzen du Elexpuruk. Krutwigek Aosta eta Piemonte aldeko toponimian aurkitutako izenkideak nabarmendu zituen. Geroxeago heldu zen Bernardo Estornés Lasak Auñamendi Entziklopedian hari horri tiraka idatzitako artikulua. Harrezkero, ordea, «inork ez dio gaiari heldu», Jose Angel Irigaray Pamielako editoreak.
Abiapuntu hori izango, Estornések eta Krutwigek begiak jarritako lekuak buruan izanda «zertxobait zabaldu» du ikerketa-eremua egileak. Eta baita haien usteetako batzuk baieztatu ere. «Kidetasunak harrigarriki ugariak dira eta asko berdinak edo berdintsuak, batez ere Alpeen isuri italiarreko magalean». Deigarria da, era berean, Piamonte inguruan dagoen pilaketa, «42 kidetasun 1000 kilometro karratuan». Gero eta gehiago joan ekialdera eta hegoaldera, gutxitzen doa: 0,1 kidetasun.
Horrek hipotesi eta irakurketa askotarako atea irekitzen du eta Elexpuruk ere bota du berea. Batetik, kidetasun horiek toponimiatik harago joan eta mitologiara ere heltzen direla adierazi du. Bestetik, hainbat historialarik dioten bezala «hizkuntza aurreindoeuropearrak senidetasuna zuten euren artean» eta k.a. 1500-1000 urte inguruan herri indoeuroparrak gerturatzean «mendialdera joan ziren, Apenino, Alpe eta Piriniotara». Hori bai, argi utzi du bere interpretazioa besterik ez dela. «Beste edonork hobea badu plazara dezala», bota du umorez.
Ibilbideko bigarren pausua
Gaur aurkeztutako lana ez da Elexpuruk ikerbide horretan egindako lehen ekarpena. Izan ere, duela lau urte argitaratutako 'Euskararen aztarnak Sardinian?' lanean jada planteatu zuen hipotesia: «Paleosardiniera eta euskara senide hurbilak izan daitezke». 'Euskararen ustezko kidetasunak Italian eta Korsikan' liburuan Sardiniako ikerketak eskaini zion esperientziaz baliatuta haren jarraipena egin eta osatzen du, besteal beste, Korsikan, Frantziako eta Suitzako Alpeetan eta Italiako penintsula osoan begiak jarrita.
Publicidad
Agerraldian Elexpuruk egindako lana balioetsi du Pamielako editoreak. «Egindako ikerketa sakonaz gain, materiala sistematikoki pilatu du. Ez dut uste inork lehenago egin duenik». Izan ere, bere hitzetan, toponimia eta etimologia «erdeinatuak» izan dira askotan «interpretazio fantasiosoak direla-eta», baina horrek ez du esan nahi hauek ikertzea «ahuntzaren gauerdiko eztula» denik. «Horiek ikertzeak hizkuntzaren bilakaeraz, historiaz, etab. argia ekar dezake, eta hori oso garrantzitsua da», nabarmendu du Irigarayk.
Liburu amaieran 1.400 toponimoko zerrenda dago, baita non daude tokiak. Aipatzeko modukoa da badirela 7-8 aldiz errepikatzen direnak aldaera txikiekin
Liburu amaieran 1.400 toponimoko zerrenda dago, baita non dauden. «Datuak hor daude eta egunm edonork konproba ditzake Google eta bestelakoekin». Aipatzeko modukoa da badirela 7-8 aldiz errepikatzen direnak aldaera txikiekin.
Publicidad
Euskal Filologian doktore da Elexpuru eta, besteak beste, 'Bergara aldeko euskara' edo 'Bergara aldeko berbak eta langintza zaharrak' publikatutakoa. Itzulpenean ere ekarpenak egin ditu Moliereren 'Tartufo' eta 'Zekena' edo Makiaveloren 'Printzea' euskaratuta.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión