Borrar
Oso gazterik hasi zen idazten Itziar Ugarte Irizar. Azken urteetan sortuak dira orain argitaratu dituen poemak. pedro martínez

'Gu gabe ere', «minak ezkutatzen ez dituen liburu argitsua»

Susaren eskutik argitaratu du Itziar Ugarte Irizarrek aurreneko poema-liburua

nerea azurmendi

Osteguna, 18 azaroa 2021, 17:58

Comenta

Itziar Ugarte Irizarren 'Gu gabe ere' poema-liburuaren azal-hegalean egilearen argazki bat jarri dute, eta testu oso labur bat: 1995, Oñati. Bazeukaten jartzea Itu Bandarekin ibili zela; argitaratu zuela ipuinen bat 'Lekore' aldizkarian; 'Beraneanteak' ipuina jaso dutela Gabriel Aresti Sarietako narrazioak biltzen dituen liburu batean, kazetaria dela 'Berria' egunkarian...

Argazkia, data eta jaioterriaren izena kenduta, ordea, hutsik dago pistatxo koloreko azal-hegala, idazle gisa eraikiko duenaren zain geratu den orube huts eta garbi bat izango balitz bezala. Hurrengoetan, autorearen lehen poema-liburu gisa azalduko da 'Gu gabe ere', non idazleak bildu dituen «azken lau edo bost urte hauetan idatzitako poemak. Batzuk denbora dezente daramate idatzita, beste batzuk fresko dauzkat oraindik».

57 poema dira guztira. Susako editore Leire Lopez Ziluagaren hitzetan, «autonomoak dira, eta aldi berean badaude errelato baten sentsazioa ematen duten poemen arteko loturak». Errelato hori izango litzateke «momentu bital baten isla, dena irabazteko izan eta dena galtzeko beldurra sentitzen hasten garen momentu horrena; nor bere mundua sortzen hasteko momentuarena». Poema-sorta momentu horren argazki bilduma moduko bat dela ere esan du editoreak, eta poema bakoitza erretratu bat.

Denbora eta memoria

Gaztarotik helduarorako trantsizio garai horretan daude idatzita poemak, denboraren eta memoriaren benetako garrantziaz jabetzen hasten garen unean. Batak zein besteak garrantzi handia dute liburuan, egilearen esanetan.

«Denbora inportantea da liburu honetan», adierazi du, «gertuko hiru pertsona edadeturen heriotzari» aurre egin behar izan zion garaiaren garrantzia nabarmenduz. Izan ere, bolada bat kanpoan igaro ondoren etxera itzultzean, «goitik behera zetorren giroa» aurkitu zuen. «Horrek inguruari oso adi jarri ninduen; nire munduari forma eman dioten memoriari, paisaiei, narrazioei... Ezagutza iturri bat izan zen». Galera haien eragina igartzen da poemetan, baina doluari gaina hartzen diote maitasunak eta esker onak.

«Minak ezkutatzen ez dituen liburu argitsua» da, editorearen ustez. Idazkerak ere uko egiten dio iluntasunari eta kasurik gehienetan gardena da, hurbilekoa. Sentsazio hori areagotu egiten du «eguneroko txikiari leku bat» egin izanak: familiari, lagunarteari, musikari, paseoei... Itxuraz arruntak diren hainbat une eta bizipen poema bilakatu ditu, alegia, «akumulazioak sortzen duen zirrarari» aurre egiteko «hitzekin momentu batzuk separatu» nahi izan balitu bezala.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Gu gabe ere', «minak ezkutatzen ez dituen liburu argitsua»

'Gu gabe ere', «minak ezkutatzen ez dituen liburu argitsua»