Lurdes Auzmendi eta Koldo Biguri itzultzaileak, 'Gaua harago bultzatuz' liburua eskuetan dutela. Sara Santos
'Gaua harago bultzatuz'

Mario Calabresik bere aitaren erailketan sakontzen duen liburua euskarara ekarri dute

Igela argitaletxeraren eskutik Lurdes Auzmendik eta Koldo Bigurik itzuli dute

Itziar Altuna

Donostia

Miércoles, 9 de julio 2025, 15:31

Mario Calabresi kazetari italiarrak bere aitaren erailketak eragindako min eta gogoetak liburu batetan bildu zituen 2007an. Polizia komisarioa zen bere aita eta 1972an ezker muturreko terroristek erail zuten, Milango komisaldegi batean anarkista bat leihotik behera erori eta gero, haren aurka hasitako akusazio-kanpaina baten ondoren. Liburua erdarara itzuli zen 2023an eta hurrengo urtean Zilarrezko Euskadi Saria jaso zuen. Orain, Igela argitaletxeraren eskutik, euskara ekarri dute Lurdes Auzmendi eta Koldo Biguri itzultzaileek.

Publicidad

'Gaua harago bultzatuz' liburuan modu «hunkigarrian» kontatzen du Calabresik bere familiaren eta terrorismoaren beste biktimen historia, Lurdes Auzmendik aukerzpen ekitaldian azaldu duenez. Bi itzultzaileekin batera autoreak ere parte hartu du prentsaurrekoan, bideokonferentzia bidez. Idatzi zuenetik liburuak beste herrialde eta hizkuntzetan «bidaia luzea» egin duela onartu du, eta «bidea egiten» jarraitzen duela, bere ustez «liburu honetan hizkera unibertsal batetan hitz egiten delako», eta euskarazko itzulpena horren lekuko da. Bertan kontatzen denak Italian bakarrik izango zuela balioa uste izan zuen hasieran, baina beste herrialdeetan ere «ulertua» izanaz poztu da.

Mario Calabresi kazetari italiarrak bideokonferentzia bidez parte hartu du liburuaren aurkezpenean. Sara Santos

Calabresik ikuspegi pertsonaletik aztertzen ditu bere aitaren kontrako atentatuaren aurreko eta ondorengo gertaerak. Argitasunez deskribatzen ditu Italian 'berunezko urteak' deiturikoak, bere aitak jasan zuen jazarpena, hilketa hark bere bizitzan eta familiarenean izan zituen ondorioak eta baita Italiako gizartean orbain sakonak utzi zituzten urte haietako terrorismoaren beste biktima askoren istorioak ere. Calabresiren esanetan, urte askotan terrorismoaren biktimek ez dute «ahotsik» izan. «Nik ez dut uste terrorista izandakoek ez dutenik eskubidea hitz egiteko, baina gizarte osasuntsu batean lehentasuna izan behar dute biktimek eta beraiei eman behar zaie batez ere ahotsa», adierazi du.

Liburua «aurrera begiratzeko» idatzi zuela aitortu du kazetari eta idazle italiarrak. Terrorismoaren izugarrikeria gertutik ezagutu duen gizarte batentzat «beharrezkoa» dela etorkizunari buruz ere hitz egitea eta terrorismoaren garaia gainditzea esan du. «Baina horretarako beharrezkoa da errespetuan oinarritzea, biktimen oroimenarekiko errespetuan, egia eta justiziarekiko errespetuan, horrela bakarrik lortu daiteke orrialdea pasatzea, ezin da bakea egin oroimen justurik gabe».

Irakurketa sendatzailea

Liburuaren irakurketa «sendatzailea» dela nabarmendu du Lurdes Auzmendik, izan ere «gorrotorik gabe eta mendeku gogorik gabe» idatzia dago. «Gizartean elkar ulertzea, elkarrizketa nagusitu dadin aldarrikatzen du, horrela bakarrik lortuko delako eragin diren zauri horiek denak sendabidean jartzea». Koldo Bigurik «ikaragarri ondo» idatzita dagolea gogoratu du.

Publicidad

Bi itzultzaileek aitortu dutenez, beraiek proposatu zioten argitaletxeari Mario Calabresiren liburua euskarara ekartzea. Auzmendik azaldu duenez, liburua irakurri zuenean Euskal Herrian terrorismoa jasan zuten hainbat biktima zituen buruan, eta baita beraien aurrean begiak ixten zituztenak, hainbat aitzakiren atzean. «Hemen daukazue, zuen hizkuntzan, gure euskeran, gugandik ez hain urrun, egoera politiko desberdin batean, baina azken finean ondorio berdinak izan zituen terrorismo baten historia», esan du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad