Borrar

Limaren abenturekin aurrera jarraitzeko, 'Marteren semea'

Miren Gorrotxategik bildumako laugarren alea kaleratu du

Jon Agirre

Donostia

Astelehena, 11 abuztua 2025, 12:53

Comenta

Duela jada urte batzuk irakurle gazteen artean geratzeko asmoarekin sortu zuen Miren Gorrotxategi (Azpeitia, 1981) idazleak Lima pertsonaia 2022an eta, ordutik, urtero, ale bana heldu da: 2023an 'Urrezko guraizeak', 2024an 'Konjuruliburuak' eta orain heldu da 'Lima. Marteren semea'.

Hasiera errealista izan duen Limak, baina apurka-apurka misterioaren eta fantasiaren eremuan murgiltzen joan zen lehen liburua eta, atzetik, bilduma era ere. Protagonista Lima da, Lili Maruri, DBHko neskatoa, bere ustez «munduko pertsonarik zorigaiztokoena», adin horretan ez baita erraza institutuko zuzendariaren (ama) eta euskara irakaslearen (aita) alaba izatea, ezta «auzo galdu bateko baserri galduago» batean bizitzea ere.

Laugarren lan honetan lagunek udalekuetara gonbidatu dute Lima; ez dira, halere, ohiko udalekuak, superudalekuak dira. Eta hain justu, superbotereak dituzten gaztetxoentzat antolatu ohi dituzte. Limaren ustekaberako, Markos ere joatekoa da. Horrek harritzen du; berak dakiela, mutilak ez du superbotererik. Udalekuetan jakingo du Markos benetan zein den. Maitasuna eta gerra uztartzea ezinezkoa dela gogorarazten digun istorioa.

Harritzea hori, misterioa, aleka informazioa jakitea, da bildumaren gakoetako bat. Esaterako, 'Urrezko guraizeak' liburuan haren 'gurasoak', institutuko zuzendaria eta euskara irakaslea hurrenez hurren, ez zirela bere gurasoak, baizik eta hauek «mendian aurkitu zutela, galduta edo abandonatuta, auskalo» jakin zuen, baita Muruagako kobazuloko damaren alaba dela, Maia jainkosarena. Horrek lehen liburuan aldartearen arabera eguraldien eragiteko ahalmena eman zion eta, bigarrenean, bigarren dohain bat jasoko du, «oso beharrezkoa»

Gorrotxategik azpimarratu bezala «soltean ere» irakur daitezke lanak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Limaren abenturekin aurrera jarraitzeko, 'Marteren semea'

Limaren abenturekin aurrera jarraitzeko, 'Marteren semea'