Borrar
Almudena Cid eta Mitxel Murua 'Olympia' bildumako 'Ustekabeko Bira' lanaren aurkezpenean Donostian. JUANTXO LUSA
Almudena Cid | 'Ustekabeko bira'

«Kirol ibilbidetik konpondu gabekoak irauli ditut»

Almudena Cid gasteiztarraren 'Olympia' bildumako bosgarren lana itzuli du Mitxel Muruak eta Alberdaniak argitaratu

Jon Agirre

Donostia

Astelehena, 30 maiatza 2022, 16:03

Comenta

Irakurlearentzat ez da berria izango Olympia oso neska berezia dela, hala islatu baitu Almudena Cidek aurrez idatzitako eta jada euskaraz argitaratutako lau lanetan. Astelehen honetan Donostian aurkeztutako 'Ustekabeko Bira' eleberrian Errusiatik etorri osteko tartea jasotzen da eta ametsa lortzeko etsi gabe borrokatzeko prest dagoela argi uzten du, ez duela amore emango gimnasta olinpiko izan arte.

Idazleak adierazi du «luxua» dela Olympia bildumako liburuak euskaratuta izatea, plazer oso pertsonala, bertan irauli baititu «kirol ibilbidetik konpondu gabeko gauzak, ni hobe egoteko».

Hori bai, dena ez da kirol ibilbidera eta asmo horietara mugatzen. Adiskideekin eta hauekin bizitako gorabeherak ere biltzen baititu 'Ustekabeko Bira' eleberriak: Clararekin adiskidetzea, Mariorekin harremana, Karmenen itzulera Gasteiz aldetik eta Ortzi laster ondoan izango duenaren ziurtasuna. Abiapuntu ia idiliko hori, ordea, ez da finkoa eta bizitzan gerta bezala, ezustekoak eta aldaketak biziko ditu Olympiak. Horixe baita Ciden lanaren ezaugarrietako bat, idazlearen esperientziatik abiatuta gazte baten bizitza modu errealean islatzea.

'Ustekabeko aukera'

Egilea: Almudena Cid.

Itzultzailea: Mitxel Murua.

Argitaletxea: Alberdania.

Bilduma: Olympia, 9-12 urte.

Orri-kopurua: 160.

Prezioa: 12,5 euro.

Almudena Ciden istorioan bezala, 'Ustekabeko Bira' eleberriaren abiapuntua Gasteiz da. Bildumako lehen atala 2019an argitaratu zen eta astelehen honetan plazaratutakoa 'Olympia' bildumako bosgarrena da. Hasiera Arantzabela ikastolan izan zuen, Gasteizko klubean eman zituen lehen pausuak gimnasia munduan eta Madrilera egin zuen salto ostean. Dena Olinpiar Jokoetan egoteko ametsa betetzeko. Eta nola lortu ere. Jorge Giménez Bench editoreak nabarmendu bezala «mundu osoan lau final olinpiko jokatu dituen gimnasta bakarra da Cid. Ur handiak, hitz potoloak dira hauek».

Mitxel Muruak itzulitako lanean Olympiak bizitako zalantzak eta kontraesanak topatuko ditu irakurleak, bere bi 'bizitzak' uztartzeko dituen zailtasunak: entrenamenduak, lagunak, amodioak... «Tresnak falta zaizkio», azaldu du Cidek. Horiexek dira Olinpiar Jokoetarako bidea Olympiak biziko dituen 'Ustekabeko birak'.

'Bigarren' bizitza idazle bezala

Almudena Cid 28 urterekin erretiratu zen eta txapelketen aurretik bizitako beldur eta nerbioez hainbatetan galdetua izan ostean, ikasketak eta entrenamenduak uztartzeko emandako pausuez itaundua izan eta gero, Olympia eleberri saila idaztea pentsatu zuen. Hori bai, agerraldian mezu argia bota die gurasoei: «Askotan esaten didate 'esan zerbait zure modukoak izan daitezen'. Eta beti ezetz erantzuten dut, haurrak diren bezalakoak izan behar direla, ez ni izan naizen bezalakoa. Gurasoek ez dute inoiz nahi izan behar seme-alabak erreferente horiek bezalakoak izatea».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Kirol ibilbidetik konpondu gabekoak irauli ditut»

Almudena Cid | 'Ustekabeko bira': «Kirol ibilbidetik konpondu gabekoak irauli ditut»