Maika Salguero
'Palestina'

Julen Gabiria: «Komikiak une on hau bizitzeko Xabiroik inurri lan handia egin du»

Sektorean mailaren adibide modura jartzen du Gabiriak pasa den Euskadi Sarietako nagusia, literaturakoa alegia, komiki batek irabaziko zuela uste zuela

Jon Agirre

Donostia

Domingo, 14 de enero 2024

2022a produkzio global aldetik euskal komikigintzak «horrelako tontor handi bat» bizi izan zuen Julen Gabiriarentzat eta 2023a ere «oso goian» joan zela iritzi du. Hartarako, hainbat faktore elkartu direla azpimarratzen du. Batetik, gidoiak eta marrazkiak egiten dituen belaunaldi on bat eta, bestetik, «irakurle estandarra konturatu dela lan onak direla, existitzen direla». Horretarako, argitaletxeek azken urteetan egindako lanaz gain, Gabiriak «Xabiroi nabarmendu beharrekoa» dela argi du. «Inurri lan bat izan da, harrobi bat sortuz bai gidoilari zen marrazkilariak, eta jende horrek izan du non jarri bere lanak, non erakutsia».

Publicidad

Oinarri hori, izan ere, funtsezkoa izan da irakurle «estandarra» lanen kalitateaz konturatu eta sektorea garatzeko «lur on bat» sortzeko. «Industria ari da egokitzen, beharbada irakurleak industria baino pausu bat aurrerago doaz», dio.

2022an ireki zuen Astiberri argitaletxeak komikigintzaren klasikorik handienetako batzuk euskaraz argitaratzeko bidea Art Siepgelmanen 'Maus' itzulita -Julen Gabiriak berak ekarri zuen-, 2023an eutsi dio 'Palestina' lanarekin eta 2024an ildo beretik jarraitzea da asmoa. Ez da azken boladan euskaratutako bakarra, 2022an ere Koldo Almandoz De la Cruzek itzuli baitzuen 'Natasha' Farmazia Beltzarentzat, «sekulako komikia», eta iaz ere Irene Arraratsek Marjane Satrapi idazle irandarraren 'Persepolis' itzuli baitzuen Elkar argitaletxearentzat.

Horiek jada euskaraz irakurri ahal izateaz gain zuzenean hala sortu diren komiki eta album ilustratuen mailak sektoreak bizi duen une ona goraipatzea ekarri du. Horren adibide modura jartzen du Gabiriak pasa den Euskadi Sarietako nagusia, literaturakoa alegia, komiki batek irabaziko zuela uste zuela. «Gero ez da gertatu, baina jada hautagaien artean egotea ez da hain arraroa. Adibidez, 'Maus' itzulpengintzako Euskadi Sarietako finalisten artean egon zen», gehitzen du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad