Irati Goikoetxea 'Nor' eleberriaren aurkezpen bitartean Ahotsenean. Iñigo Royo
Irati Goikoetxea | 'Nor'

Ispiluan begiratu 'Nor' garen ulertzeko

Identitatearen sorreraz hausnartzerako gonbita egiten duen 'Nor' eleberri laburra aurkeztu du Ahotsenean Irati Goikoetxeak

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 8 de diciembre 2023, 13:22

Inguruan denok ditugun ispiluetan patxadaz begiratzeko «espazio aske eta segurua» da Irati Goikoetxea idazleak Ahotseneako Musika Eskolan aurkeztu duen 'Nor' (1545 argitaletxea) eleberria. Protagonista nagusi bost nerabe ditu liburuak, 14 urtekoak, eta irakurlea identitatearen eraikuntzaz gogoeta egitera gonbidatuko du beasaindarrak orrietan barrena. Hori bai, ez du aurkituko «zer gertatzen zaien», hasiera batean idazterakoan ildo hori jorratzea pentsatu bazuen ere Goikoetxeak. «Gertatzen zaiguna guk eragiten dugula» ikusteak bultzatu zuen idazlea planteamendua aldatu eta «bost pertsonaia nagusiek eta ingurukoek» egiten dutenean zentratzera.

Publicidad

Espazio aske horren baitan, irakurlearen esku geratuko dira hainbat kontu. Batetik, liburuari aterako dioen zukua. «Gutariko bakoitza bat eta bakarra garen neurrian, liburu bakoitza irakurle bakoitzaren eskuetan bat eta bakarra izango da eta barruan topatuko duen guztia bere erara eraikitzeko modu askea izango du». Hala, galdera «handi bat» izateaz gain, horren barneko «galdera txikietan» igeri egiteko aukera da, bost protagonisten bidez bere burua ispiluetan ikustekoa, «denok izan garen nerabe hori ikustekoa».

Bestetik, ariketaren sakontasuna, aurkituko dituen «ispilu eta galderen» aurrean eskainitako denboraren arabera geruza gehiago aurkituko dituelako irakurleak. Kolpez irakurri daiteke, eleberri laburra baita. Tartea eskainiz gero, «erantzunen bila igerian» aritzeko lana da ordea. Ildo horretan, 'Irrimarra'-ren ilustrazioek «beste sakontasun bat» ematen diotela azaldu zuen Goikoetxeak. «Adierazten dutena baino gehiago esaten dute, ez dira hitzari akonpainamendu soila, ilustrazio bakoitzak berea esateko indarra du. Eskutik doan ia ipuin paraleloa da», zehaztu zuen. Eta «luxu» maila berean kokatu zuen Aingeru Mayor Naizen elkarteko kideak egindako hitzostea.

Azkenik, adin aldetik «edonork irakurtzeko modukoa» dela defendatu du Goikoetxeak. Hein batean gazteak «aintzat» hartu dituelako idazterako orduan, «eta hori nabarituko dute», eta era berean nerabe izan garenez denok» harekin identifikatuko delako irakurlea. Ildo horretan, gizarteari «nerabeen ondoan egoera» dei egin dio. «Akaso ikasi beharko genuke haien ondoagoan izaten».

Gertu egotera gonbita

Irakurleak esku artean izango duen emaitza lortzeko lehen lana «buruan zuen zurrunbiloa» bideratzea izan zen. Enfokearen hautua eginda -«haiek oso ondo kontatzen dute euren mugimendu eta posizioekin nor diren»-, eleberriko kapitulu bakoitza pertsonaia bati eskaintzea erabaki zuen. Hala, irakurleak gaztetxoetako «baten edo biren» izena aurkituko du. «Gonbita egiten dio irakurleari bere ondoan egotera eta pertsonaiak uzten dizun distantzia horretatik akonpainamendua egitera bere mugimendu eta egote horretan».

Publicidad

Prozesuan zehar beasaindarra oso akonpainatua sentitu da, lan kolektiboa izan baita 'Nor' eleberria, Donostian egindako aurkezpenean ere azpimarratu zuen eta Ahotseneako Musika Eskolan egindako aurkezpenean berriro aipatu du. Alboan izan dituen Aingeru Mayor edo Xabi Salaberriaz gain Ekaitz Goikoetxea anaiak, Olatz Mitxelena idazleak eta crowdfounding bidez lagundu zuten guztiei eskertu die bidaide eduki izana.

Besteak beste Mayorrek berak idatzitako 'Tránsitos' lanaz. «Burua kokatzen lagundu zidan, zurrunbiloan erabaki asko hartu behar zirelako». Horretaz gain taldeak bilera eta elkarrizketa asko izan ditu. Salaberria anaiek proposatuta heldu zen proiektura Goikoetxea eta hasieratik lagun izan da Naizen elkartea ere.

Publicidad

Gauzak argi izanda, «lehia, adiskidetasuna, mina, iraina, aniztasuna, aniztasunari nola begiratu, maitasuna, maitasuna nola ekarri erdigunera eta lehen lerrora» izan ziren idazlearen lan nagusiak. «Eta hori guztia nola egin askatasunez», azaldu du. Hori bai, gauzak argi izateak ez du esan nahi zalantza edo galderarik ez denik liburuan. Hain zuzen azken hauetatik idatzia dago 'Nor' eta liburuaren amaieran ere galdera mordoa aurkituko ditu irakurleak «erantzunetan igeri egiteko».

Mayorrek egungo gizarteak «uniformizatu» nahi gaituela salatu du, «mutilak eta neskak nolakoak izan behar dugun inposatzen digu eta hori gertatzen den neurrian, uzten diogu nor garen izateari. Normala izateak nor izatea zaildu egiten du». Gainera, bere hitzetan, 'normal' hitz horren azpian norma estatistikoa dago, denborarekin «norma moral» ere bihurtu dena. Horren aurrean harro azaldu da Naizen elkarteak egin duen lanaz edo aurrez markesinetan egindako kanpainak sortu zuen galderez eta hausnarketaz eta 'Nor' liburuak «nor izateari buruz hitz egiteko aukera polita» zabaltzen duela adierazi du.

Publicidad

Izan ere, bere aburuz «nor izateaz» hitz egitea funtsezkoa da «norbera dena izatea delako garrantzitsuena» eta «gauza bat delako nik zer daukadan eta bestea zer naizen».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad