Alberdania argitaletxeak Irene Solàren 'Dikeak' lana ekarri du euskarara
Idazle katalanaren lehen eleberria da, 2017an argitaratua, «istorioen hausnarketan murgilduta eta nire buruari hainbat galdera egiten nizkion» boladan
Alberdania argitaletxeak Irene Solàren 'Dikeak' lana ekarri du euskarara, idazle katalanaren lehen eleberria. Ingalaterran pasatako boladan idatzi zuen eleberria, Solàk adierazi duenez, «istorioen hausnarketan murgilduta eta nire buruari hainbat galdera egiten nizkion» boladan. Aldiz, narrazioaren kokapena bere haurtzaroko eta nerabezaroko paisaia da, zehazki Osona eskualdekoa.
Publicidad
Bost urtez izan zen Solà Londresen, arte galeria batean lanean, herrira itzultzea erabaki zuen arte. Eleberriko pertsonaia nagusiak, Adak, bide bera egiten du oso argi duelarik istorioak kontatu nahi dituela. Itzultzean aurreko mundua -familia, lagunak edo maitasuna- zain ditu eta unibertso txiki hori berreskuratzeko asmoz kontakizunak asmatzen hasiko da. Bulkada hori baliatuz Solàk hiru belaunaldiren emana jasotzen duela azaldu du Joxan Elosegi itzultzaileak eta, hala, tarteka ageri direla, han eta hemen, Ada protagonistak ipuin laburren gisa asmatu eta idatziriko testuak. «Narrazio mailak desberdinak diren arren, modu ezin naturalagoan jasoko ditu irakurleak gorabehera horiek guztiak, Ada protagonista gidari».
Bide horretan, Jorge Giménez Bech Alberdania argitaletxeko editoreak 'Dikeak' lanean barrena Solàk hitzekin, pertsonaiekin eta fikzioekin jolasten duela nabarmendu du. Arte erakusketa batean bageunde bezala, edo argazki bilduma bat erakusten ari balitzaigu bezala, aurkezten dizkigu Irene Solàk narrazioa unean-unean mamituko duten nor eta zer guztiak, Bech-en esanetan. Honela dio hasieran: «Hona hemen Ada. Hona hemen Adaren ordenagailuaren teklak, erne, oldarraren zain. Hona hemen Adaren hatzak, idazten ari dira…» Alabaina, gonbitetik harago eraman eta sinbolismoz beteriko literatura unibertso batean barneratuko gaitu berehalakoan autorearen narrazioaren indarrak, ironia finez eta irudi biziz ageri zaigun hizkera gidari.
Autoreak azaldu duenez Ingalaterran pasatako boladan idatzi zuen eleberria. «Istorioen hausnarketan nengoen murgilduta eta nire buruari hainbat galdera egiten nizkion».. Aldiz, narrazioaren kokapena bere haurtzaroko eta nerabezaroko paisaia da, zehazki Osona eskualdekoa. «Ez dut herririk zehazten, baina Malla izan daiteke, ni hazi nintzen herria». Lekua abiapuntu hutsa da autoreari bururatutako galderentzako, hau da, irakurleak ez du kronikagintzaren arrastorik aurkituko. Hausnarketa istorioei, errealitateari, narratibaren eraikuntzari, etab.i buruzkoa baizik.
Dikeak
Egilea: Irene Solà.
Itzultzailea: Joxan Elosegi.
Argitaletxea: Alberdania.
Estiloa: Eleberria.
Orrialde-kopurua: 278.
Prezioa: 19,90 euro.
'Dikeak' Solàren lehen lana da, katalanez 2017an kaleratua, baina ez da Alberdaniak argitaratzen duen lehen liburua. Aurrez, 2020an, 'Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak' plazaratu zuen, besteak beste Anagrama Eleberri saria eta Europar Batasuneko Literatura Saria jaso zituena.
Publicidad
Solà idazle egoiliarra izan da George Mason Unibertsitateko International Writers Center-en (Virginia), eta Writers Art Omi-Ledi House programan (New York) parte hartu du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión