A.D.C.

VII. (H)ilbeltza bekaren deialdia, zabalik

Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko ekimenak martxoak 10a arte, eguna barne, jasoko ditu narratibako lanak

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 9 de enero 2023, 13:25

Euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko asmoz urtero plazaratzen den (H)ilbeltza bekaren deialdia jada zabalik da martxoaren 10a arte, eguna bera barne.

Publicidad

Deialdira aurkeztu nahi duen orok narratibako lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) egiteko proiektuak aurkeztu beharko dituzte, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beren zatiren bat edota osotasuna inon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta beste inondik moldatuak ez direnak. Xehetasun guztiak ekimenaren webgunean daude eskegita.

Epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertuko ditu, eta haien arteko bat izendatuko du irabazle 2023ko maiatzaren 10a baino lehen. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe uzten ahal dute epaimahaikideek. Berau Joseba Otondok, Baztango Udalaren ordezkaria; Garazi Arrula, Txalaparta argitaletxearen ordezkaria; eta Eneko Barberena, (H)ilbeltza elkarteak izendatuta, osatuko dute.

Oinarrietan zehaztua dagoenez, deialdiari 6.000 euro esleituko zaizkio, erdia 2023ko maiatzean jasoko ditu garaileak liburua idazteko eta beste erdia sormen lana amaitzerakoan. Diru kopuruaren erdia udalak jarria da, beste 2.000 (H)ilbeltza ekimenaren kargura eta azken 1.000 Txalaparta argitaletxearen kargura.

Erabakia publiko egin baino lehen, Baztango Udala irabazlearekin harremanetan jarriko da eta ostean honen ardura izango da hiru hilero antolatzaileei eta editoreei prozesuaren berri ematea. Azkenik, urtebeteko epean, idazlana aurkeztu beharko du. Behin argitaratuta, hurrengo urteko (H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astean, presentzia izango du.

Publicidad

Aurreko saridunak

  • 2017. Miel Anjel Elustondo, 'Kezko bola batek itoak birikak'.

  • 2018. Josu Barambones, 'Lardaska'.

  • 2019. Miren Gorrotxategi, 'Sotoan gordeak'.

  • 2020. Koldo Biguri, 'Arrivederci amore, ciao'. (Massimo Carlottok idatzitakoaren itzulpena)

  • 2021. Eneko Barberena, 'Xukunetatik aldendu ahala' liburua idazteko eman zitzaion.

Baztango nobela beltzaren astea 2015a geroztik ospatzen da neguan, urtarrila hilabetearekin hitz jokoa eginez. 2017an lehen aldiz beka bat eman zuten eleberri beltz bat argitaratzeko. Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkartearen eta Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin antolatzen du. Guztiak Txalaparta editorialak argitaratu ditu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad