Danele Sarriugarte
Hirugarren liburua du elgoibartarrak,'beste zerbait' (Consonni) «eleberri mutantea», tonu eta molde asko uztartu eta asko diona askori buruz, maiz umore finez
«Egiteko gogoa neukan gauza asko egin ditu liburu honetan». Idazle eta itzultzaile bezala bidea egin duen norbaitek esatea ez da gutxi. Hala dator Danele Sarriugarte (Elgoibar, 1989) hirugarren lanarekin, 'beste zerbait' (Consonni). Aurrera begirako liburua da, baina ingurua ere oso kontuan duena, kutsu «kolektiboa» ere nabari zaiona. Bide horretan, gainera, ez da bakarrik egon, liburuan 'ahotsa' dutenez gain bidaide izan baititu zenbait liburu, bereziki José Esteban Muñozen 'Utopía Queer. El entonces y allí de la futuridad antinormativa' (Caja Negra, 2020), liburu guztian oso presente. Aipatzeakoak, gainera, liburuan zehar diren aipuak edo amaieran aurki daitekeen bibliografia, atalka antolatua gainera -aspaldian egin nahi zuen horietako bat-.
Publicidad
Gaitegi zein molde aldetik berritzaile, atentzioa ematen du tonuaren jokoak. «I'm fucking back, bitches» dio esaldi batean. Dagokionari.
– Izenburuak ematen du lehen pista da, 'beste zerbait' irakurriko dela, eta eduki zein formak atentzioa eman dezake. Nolakoa izaten ari da lehen feedback-a? Lana ulertu da?
– Idazten duzunari zentzua ikusi diezaiokezu, baina ez dakizu kanpora zeozer iristen den. Liburuaren ia azken bertsioa irakurri zuten inguruko pertsonek, literatur munduarekin harremana dutenak baina ez dutenek ere, bukaerako zati metanarratiboa edo egitura aipatzen zidaten eta eman zidan sentsazioa, ez dakit ulertzen zela, baina bai osotasun bat zuela eta ez zela gauza 'random'-a. Horrek lasaitasun pixka bat eman zidan. Orain jasotakoa gehien bat da liburuaren argazkia, gustatu zaiela eta konektatu dutela. Beste batzuk esan didate bere esperientziarekin hain gertukoa ez zutela agian, baina hizkera edo hizkuntza maneatzeko moduarekin konektatu dutela. Eta hori sekulako poza da. Irakurle taldeetara joan eta jendeak zein itxura hartzen dion jakiteko gogoa dut.
– Jorratzen diren gaiak pertsonalak baina unibertsalak dira: ikastolako esperientziak, harreman sexu-afektiboekin, lan kontuak, familia... Horrek jokoa eman dezake?
– Uste dut baietz. Esateko eta esan nahi nituen gauzak planteatu ditut eta jokoa emango balu asko poztuko nintzateke, niretzako oso gauza ederra izango litzateke jendearen interesa jaso eta elkarrizketa piztea. Batzuetan pentsatzen dut ia gehiago gustatuko litzaidakeela entzutea jendeak liburuaz zer esaten duen edo zein elkarrizketa piztu dizkien baina haien artean, ez nirekiko.
– Ez da kolpez idatzitako testua, denboran landuak izanda eta pertsona bezala aldatuz doanez, beste zerbait egiteko asmoa zegoen ala idatzita ikusi duzu beste zerbait egiteko materiala zenuela?
– Bietatik pixka bat izan da. Testu zaharrenak 2022koak dira, hasieran daudenak, eskatu zizkidatelako idatzi nituenak. Orduan ez nuen liburua buruan, baina aldi berean sentitzen nuen gogo hori, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza eskatu nuen eta horretarako idatzi nuen hasieran dagoen 'intro' testua. Nolabait aldaketa bat dagoenean edo era askotako proiektua hausten denean, lotutako identitatearekin ziur ez zaudenean... 'beste zerbait'-en muina edo barnebiltzen zuena. Hortik aurrera idazten hasi nintzen testuak bideratuago zeuden, baina forma ez nuen argi ikusten.
Publicidad
– (...).
– Gauza kronologiko bat egin nahi nuen, aldaketa prozesu bat kontatu aldi berean, baina 2023an edo 2024an idazten ari nintzenean ez nituen 2022ko pasarteak berridatzi nahi, moldatu ditut, baina orduko kutsua mantenduz. 'beste zerbait' honekin koadratzen zutela uste nuen testuetara jo nuen eta hor hasi nintzen eraikitzen. Neukan material guztia Iratxe Retolaza editoreari bidali nion eta egitura proposamen bat egin zidan. Hor liburua ikusi nuen eta 24/25 ikasturteko lana izan da antolatzea eta gauzak idaztea horretarako. Gainera, aurreko bi liburuak egin nituen hasi eta bukatu, baina honetan beste gauza mordoa egin ditut tartean.
beste zerbait
-
Egilea: Danele Sarriugarte.
-
Estiloa: Eleberri «mutantea».
-
Argitaletxea: Consonni.
-
Orrialdeak: 185.
-
Prezioa: 18,90 euro.
– Liburuak badu osotasuna, baina aldi berean txatal askoz osatua dago. Zerikusia du horrekin?
Publicidad
– Erabat. Lehen testuak idatzi nituen momentutik honaino hiru urte pasa dira. Kapitulurik ez duen testu bat idaztea da nire ametsa, dena jarraian irakurtzen dena. Eta justu honetan ez dut hori batere ere egin. Fragmentariotasun hori lotua dago idazteko moduari eta baita une oro narratzailea berdina bada ere, edo antzekoa, erregistro ezberdinak egotearekin. Horregatik daude parte narratiboagoak, literarioagoak, eta beste batzuk iritzi zutabeak. Egiten dudan idazketa asko ustez ez da literarioa, baina niretzako idazketa ahots antzekotik idazten ditut. Hiru urte hauetako laburpen bat egin nahi nuen.
– Aurkibidea hartuta izen bereko atalak –'letra xehez', 'lekukotasuna', 'genealogia'...– jarraitzeko gogoa eman dezake, baina hala eginda ez da berdin ulertzen. Ez da ipuin-bilduman bezala.
– Ez dut konprobatu egin daitekeen, 'genealogia' agian jarraian irakur daiteke, baina esperientzia ezberdina da nik ez nuelako hala pentsatu. Bai 'afektuen bibliografia'-k bai 'Iritzia'-k esango nuke direla kontatzen ari diren gauei buruz beste leku batetik begiratzeko aukera at. Zentzu horretan aberasten dute edo arnas pixka bat ematen dute, tonu aldaketa ere badago. Tonu berean segidan... Ezberdina litzateke.
Publicidad
– Tonu akademikotik erabat informalera, euskañol puntua duenera, pasatzen da, baina irakurle bezala ohitzen zara. Natural uztea izan da erronketako bat edizioan?
– Intuizioa izan da horrela jartzea. Banuen beldurra Frankenstein sentsazioa uztea, oso airean egotea edo ez jarraitzea, liburua jaustea baina Iratxek [Retolaza] esan zidanean zati luzeagoak zatitzeko esan nuen 'klaro'. Lehen irakurleek baietz esan zidatenez, aurrera.
– Ez da eguneroko bat, baina badu puntu bat. Roland Barthes itzuli zenuen eta aipatzen duzu, noraino izan du eragina?
– 'Dolu egunerokoa' (Katakrak) itzuli aurretik Barthes asko jarraitu dut eta badauka ukitu fragmentario bat. Ez nuen hainbeste ezagutzen obra, baina interesatzen zaidan garaikoa da, bukaerakoa, eta eragina presente dago. Formalki esaldia eta testua nola lantzen duten kontsultatzeko akonpainatu nauten idazleetako bat da. Aipatu dut ere idazten duen jende gehienak asko irakurtzen duelako eta aipatu nahi nituelako nireak. Ez dut separatzen edukia eta forma, baina agian 'Afektuen bibliografia'-n eduki aldekoak jarri ditut, irakurle bezala zer jaso dudan; eta 'Deialdia'-n idazle moduan, liburu honetan zein izan den inspirazioa. Proposamena nondik egiten dudan sartu nahi nuen liburuan, aukeratu ditudan gauza hauek elkarrizketan daude beste liburu eta autore batzuekin.
Publicidad
– 'Deialdia_2' atala, liburu-proiektuari buruzkoa, hainbat kontu botatzeko baliatu duzu. Idazle bezala kritika eta ironia edo autoparodia ere badu. Desaogoa ala amorrua izan da?
– Iratxeri bidali nion lehen zirriborroan 'Deialdia' zatian motibazio-gutuna eta proiektua soilik zeuden, baina barne-ahotsik gabe [azken bertsioen badena, tatxatua baina irakurtzeko moduan]. Eta esan zidan 'zure retrankarekin narratzailea benetan zer pentsatzen ari den jartzea oso ondo legoke'. Oso ondo pasatu nuen. Kultur sistemako kontraesanak agerian jartzeko modu dibertigarria zen, eroso sentitzen nintzena gainera. Gainera, ez nuen kontraesanik gabeko ahots bat aurkeztu nahi edo oso purista izan, munduan badaude gai gogorragoak, heldu nahi nion baina egun daukaten grabedadean. Eta ahots horretan sartuta gero 'te dejas llevar', jostaria da.
– Dirulaguntzari buruz ari zarenean dago, baita ikastola eta bertako patioz mintzatzean. Oso gai serioak izanik, estilo horrekin mezua hobe heltzen da?
– Lagun batek esan zidan tonua gustatu zitzaiola, emozioa, amorrua edo poza nabaritzen zelako, baina distantzia bat zegoelako. Eta erronka bat izan da. Pasarte batzuetan besteetan baino gehiago, saiatu naiz idazketaren bitartez erakusten leku batetik egindako kontakizun bat dela, 'demagun' horrekin bezala. Umorea ere izango zen horietako bat. Nire posizioa da munduan, munduarekiko begirada. Gauza gogorrei buruz hitz egitea, baina denok dugula atzean zuloa. 'Erraiak'-eko narratzailea amorrua ageriago erakusten du, eta guay dago, baina orain distantzia gehiagorekin egin nahi nuen. Bibrazioa hor dagoen arrean.
Noticia Patrocinada
– Darabiltzazun gaiekin-eta erresistentzia gutxiago sor ditzake irakurlearengan: señoroei, ikastolakideei –'Pijas no, mozdadea ezin diote sendatu Baqueiran'– edo heteroei bideratuak –'heteroaraudia iruditzen zait una mierda, oso pertsona itxia egiten zaitu'–, adibidez. Hautua izan da ala azalean sartuta atera da?
– Niretzat pozgarria da jendeari sartzea, zerbait proposatu nahi dut eta komunikatzea edo iristea oso pozgarria da. Gehiago zen zein posizio hartu nahi nuen eta tonu horretara iritsi naiz. Testuak garai ezberdinetan idatzi ditudanez distantzia aurkitzeko estrategiak ezberdinak dira. Umorearena gozagarrienetakoa da, oso natural ateratzen zait, baina gaia edo istorioaren arabera errazago ala zailago. Literarioak edo oroitzapen zatietan, 'letra xehez'-etan, hortik egin nahi nuen. Tonu narratiboagoa zen, ekintza edo gertakizuna kontatzen joan, ez sentimendua zein den esan. 'lekukotasuna'-k beste erregistro bat irekitzen du.
Publicidad
– Informalenak ez du puntuaziorik eta maketazio eta hutsuneekin jolasten da, arnasaldiak edo isiltasunak balira bezala. Telefono dei bat dirudi, baina ondoan dagoenak dioena irakurtzen da soilik.
– Ez nuen pentsatu telefono dei bat zenik (barreak). Ideia eskertzetan aipatzen dudan Luis Zapataren 'El vampiro de la colonia Roma' (Grijalbo, 1979) hartu nion. Han osoa horrela dago eta argi ez badago ere nabaritzen duzu norbaitek grabagailuarekin hartu duela. Hor okurritu zitzaidan lekukotasunaren aukera. Mexikoko gaztelanian dago, jerga asko dago eta erabilera ez normatiboan. Hor ikusi nuen kalekoa edo erlaxatuagoa den hizkera sartzeko aukera.
– Momentu batean 'bollera' terminoa ez erabiltzea eta gero bai. Bilakaera antzeko bat ere bada narratzailean.
– Izan daiteke. Liburuaz galdetu didatenean nik ibilbidea zela esan dut. Niretzat antolaketak kutsu kronologikoa du, leku batean hasi gara eta bukatu dugunean denbora pasa da bi puntu horien artean. Aurreko bi liburuak orainean hasi eta nola heldu den errebisatzen da, hau ezberdin egin nahi nuen. Erregistro hori erabiltzea querty-en ekarpenarekin lotzen dut. Erregistro informalagoa, herriko eta nerabezaroko kontuak islatzeko ondo etorriko zitzaidala ikusi nuen. Konfiantzazko esparruan ematen da eta beste pertsonak ulertzen dio. Konfiantza ez daukazun pertsona batekin ez dituzu elkarbanatzen. 'genealogia'-ko tonuak ez zidan balio honetarako.
Publicidad
«Badaukat sentsazioa jendea bestelako gauzak egiten eta argitaratzen ari dela, badagoela aberastasun puntu bat»
– Euskal literatura eleberri alorrean aro berritzailea bizitzen ari da? Zureak badu saiakeratik zertxobait eta hor dira Uxue Alberdiren 'Hetero' ipuin-bilduma, ia mutante ere den Ainhoa Urienen 'Ehun zaldi trostan', Miren Amurizaren 'Pleibak', Harkaitz Canoren 'Ulu egiteko bolondres bila'-ko azken atala...
– Zerrenda esaten zenuela ari nintzen pentsatzen Aintzane Usandizagaren 'Zomorrotu'-n. Prozesuan gertu egon nintzen eta ni nobela moduan aurkeztearen aldekoa nintzen. Baina oso zaila egiten zait... Ez dut dagoen dena irakurri, baina bai uste dut egun dauden joera batzuekin elkarrizketan daudela. Beste mota bateko lanak ari dira argitaratzen, Beñat Sarasolaren 'Coca Cola bat zurekin' bezala, saiakeratik duena ere, Jule Goikoetxearen 'Politeismo bastarta' kronika bat baina eleberria ere badena edo Unai Elorriagaren 'Francesco Pasqualeren bosgarren arima'. Kontu orokor bat da, gauzak ez dira hain-hain itxiak izan, baina kanonikoagoa izan da eta orain ez hainbeste. Ez dakidana da bolada bat den, justu idazle batzuk ari diren inbestigatzen eta bolada bat den, geratuko den... Ez naiz ausartzen esaten bai ala ez, baina badaukat sentsazioa jendea bestelako gauzak egiten eta argitaratzen ari dela, badagoela aberastasun puntu bat. Consonnik kaleratuko dituen Antxiñe Mendizabalen 'Katona' berezia dela esango nuke eta Ixiar Rozasen proposamenak ere ezberdinak izan dira -laster aurkeztuko du 'Narrugorrik'-.
Publicidad
– (...).
– Ez dakit beti egon diren, baina batzuetan garaiak determinatzen du zer entzuten den gehiago eta zer gutxiago. Bolada batzuetan horrelakoak egon dira, baina underground-agoak izan dira fanzine eta antzerki munduan mugituz, eta agian orain tokatu dira segidan literaturan. Idazle batzuen artean bai sentitzen dugu konplizitate bat, jendea ari dela gauzak egiten antzeko kode batean.
– Konplizitate hori bertso munduan eman zen bestelako oholtza bat bilatuz, señora Sariketan bezala, edo txapelketa bera ulertzeko eta prestatzeko moduan. Antzerkian ere izan dira hausnarketak. Literaturan sareak izan dira -Urruzunok sortua, Lubaki banda...-, orain feminismotik ari da 'sortzen' beste bat?
– Hau ere ez dakit esaten. Euskal literatura ezagutzen hasi nintzen garaian feminismoaren alorrean hain zuzen Sareinak zegoen eta hor zegoen Iratxe [Retolaza] adibidez. Sare informalak badaude, egon diren bezala aipatu dituzunak eta gero izen bat hartu zutenak. Gero daude sare feminista eta transfeminista antolatuak eta agian badago jendea horietatik ezagutu eta kultur mugimenduetan elkartzen garenak. Orduan ez dago sare oso egituratua, baina liburuak eta bidali edo galderak egiteko bai.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión