«Egin diguten harrerak erakutsi du proiektu honek bazuela zentzua»
Booktegi atariak, Kultur Elkarte bilakatuta, egun osoko literatura jaialdi batekin ospatuko du bosgarren urteurrena datorren larunbatean Usurbilen
nerea azurmendi
Domingo, 16 de octubre 2022, 19:46
Badira handinahiez sortu eta errealitateak txikitzen dituen ekimenak. Badira, beste muturrean, txiki eta xume jaio eta, apurka-apurka, handitzen eta suspertzen doazenak. Azken horietakoa da Booktegi, orain dela bost urte Aritz Branton Erresuma Batuan sortutako euskaldunaren ekimen pertsonaletik sortu zen euskal literaturaren inguruko atariak. Bost urteren buruan, idazlez eta irakurlez osatutako sare sendoa ehundu du.
Publicidad
Booktegi Kultur Elkarte bilakatu da berriki, eta bazkide bila dabil. «Bazkideen laguntza behar dugu bai ideiak ekartzeko, baita ekarpen ekonomiko txiki bat egiteko ere», dio ogibidez itzultzailea den Brantonek, nahiz Booktegiren kudeatzaile bakarra izateak «ordutegi osoa eta gehiago» eskatzen dion. Ardurak partekatzea ere bada aldaketaren zioetako bat, egitekoak ere gero eta handiagoak baitira.
2022ko Booktegi. alegia, ez da hasierako hura, etengabe joan baita osagai berriak gehitzen. «Liburuak argitaratzen hasi ginen, eta gero erantsi genion proiektuari bideoak editatzea, audioliburuak eskaintzea... Bertigo pixka bat ere eman zigun, baina une batean erabaki genuen astero argitaratzen ditugun liburu eta bideoekin batera hiru proiektu protagonista izatea: 'Elkarrizkatea' telesaioa, 'Elkar irakurriz' ipuin zikloa eta 'Eguzkilore ipuin' bilduma, haurrei zuzendua», dio Aritz Brantonek.
Egitaraua
-
Poesia itzulera. 10:00. Noaua/Usurbilgo liburutegia.
-
Solasaldia 11:30. Maialen Akizu. Oihana Arana. Ibon Larrazabal. Amaia Arakistain.
-
'Habiak'. 16:00. Emanaldia. Anari eta gonbidatuak.
-
Solasaldia. 17:00. Mikel Soto, Maite Darceles, Danele Sarriugarte, Bakartxo Iguaran.
-
'Azken aurreko manifestua'. 18:00. Iraia Elias, Hatxe.
-
'Solasaldia'. 19:00. Asel Luzarraga, Irati Majuelo, Aitziber Etxeberria Garro, Ana Galarraga.
-
'Meza Nagusia'. 20:00. Emanaldia. Uxue Alberdi. Amorante.
-
Non. Sutegin. Sarrerak, doan, usurbilkultura.eus-en.
Horrez gain, munta handiko ekimenei ekin diete, hala nola XVI. mendean Margarita Nafarroakoak idatzi zuen 'Heptamerona' liburukiz liburuki euskaratzeari. «Hasiera batean ez genekien honek guztiak zentzurik izango ote zuen, baina egin diguten harrerak erakutsi du proiektu honek baduela zentzua, eta izango duela. Horregatik sortu dugu Booktegi Kultur Elkartea», nabarmendu du.
440.000 bisita
Ekimena letren mundukoa bada ere, Brantonen hitzak zenbakitan eman daitezke: sortu zenez geroztik, 290.000tik gora deskarga eta ia 440.000 bisita izan dituzte; 3.000 bisitari dituzte hilero, eta une honetan Booktegiren funtsa 300 bat liburuk, 120 audioliburuk eta 70 bideok osatzen dute.
Publicidad
Badute material horiek berezitasun bat: «Ia denak hemen bakarrik irakurri eta ikus daitezke, ez daude beste inon». Astero handitzen doan funts hori osatzeko hiru iturri nagusi dituzte: «Liburu zaharrei bigarren ibilbidea eskaintzea; egileek bidaltzen dizkiguten liburuak argitaratzea, egokiak iruditzen bazaizkigu, eta lanak enkarguz eskatzea».
Booktegi oso ondo txertatu da euskal literatura sisteman. Aritz Brantonen hitzetan, «hori oso garrantzitsua da guretzat. Gure asmoa ez da inoren lehiakide izatea, baizik eta osagarri, eta ahal dugun neurrian laguntza ematea argitaletxe eta idazleei. Zentzu horretan, aipatu nahiko nuke zein harrera eskuzabala egin diguten batzuek zein besteek. Euskaraz idazteko eta irakurtzeko zaletasuna sustatzeko asmoarekin sortu ginen. Elkarte bezala ere horrela jarraituko dugu».
Publicidad
Oso ondo hartu dituzte halaber Usurbilen, eta Udalaren laguntzaz antolatu dute Jaialdia, urtebetetze festa ez ezik, Booktegiren «hirugarren dimentsioaren» isla dena, kultur eragile ere badirelako. Ez dute nola-halako egitaraua prestatu; anfitrioia ere ez da hala moduzkoa, Itxaro Bordak arituko baita zeregin horretan.
.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión