Dantz

Lehen nazioarteko ekitaldia Bordelen

Dantz-en azken emanaldiaren ostean, Atenasen, Lisboan eta Amsterdam izatea aurreikusten da eta, ostean Euskal Herrira itzultzea

Jueves, 16 de febrero 2023, 14:40

Duela sei urte izan zen lehen Dantz ekimena eta orain, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mundura laguntzari esker, lehen nazioarteko ekitaldia egin ahal izan dute Bordelen (Frantzia). Espazio enblematikoak balioan jartzeko asmoz eta kulturaren digitalizazioa sustatzen duen ekimen malgu eta berritzaile gisa, Cité du Vin museoa Dantz Point baten agertoki bihurtu zen Amentiaren musikaren laguntzarekin.

Publicidad

Elektronikako DJen bikote frantziarrak «entzuleentzat esperientzia musikal bakarra» sortu nahi du, ekimenaren muinarekin estuki lotuta. Izan ere kultura eta musika elektronikoa uztartzen ditu ikuskizun bisual eta musikal paregabea erdietsi dute. Emaitza jada Dantz-eko Youtube kanal ofizialean ikusgarri dago eta bertan, ikusleek musika elektronikoaz eta abangoardiakoaz gozatu ahal izango dute, dronezko irudi, bideo eta plano ikusgarrien bidez espazio kultural eta arkitektonikoki garrantzitsua bistaratzen duten bitartean.

Bordeleko emanaldiaren ostean, Dantz-ek Atenasen, Lisboan eta Amsterdam izatea aurreikusten du eta, ostean Euskal Herrira itzultzea.

Dantz Point musika elektroniko eta abangoardistako saioak leku enblematikoetara eramatera bideratutako ekimen artistikoa da. Saio hauek zuzenean grabatzen dira eta hainbat online plataformatan transmititzen dira. Helburu nagusia musika, teknologia berriak eta berrikuntza kulturala erabiltzea da, espazio enblematikoetan balioa jartzeko eta abangoardiako musika garatzeko, hainbat diziplina uztartuz, hala nola arkitektura edo ondarea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad