Eskoriatzako kanporaketako irudia.
Gipuzkoa Bertsotan

Lau saio eta helburu bakarra

Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean lehiak aurrera darrai Altzon, Zaldibian, Orion eta Legorretan kantaldi banarekin

Iker Mendia

Jueves, 2 de mayo 2024, 13:56

Lehen astea atzean, baina oraindik saioen doinuak memorian, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko bigarren astea abiatuko da gaur bi lehiarekin, Altzon eta Zaldibian hurrenez hurren. Eta eskaintza txikia iruditzen zaionari, bihar ostirala beste bi izango dira Orion eta Legorretan. Saioetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai: Zaldibiako saiorako eta Oriokorako sarrerak geratzen dira oraindik.

Publicidad

Altzon Danel Olano, Eneritz Artetxe, Iker Ormazabal, Jon Gurrutxaga, Manex Mujika eta Mikel Etxezarreta ariko dira kantuan Olatz Zuazubiskar gai-jartzaileak esandakoei kantuan erantzunez; Zaldibian aldiz Aitor Salegi, Ander Zulaika, Antton Aizpurua, Irati Arakistain, Manu Goiogana eta Uxue Alkorta Iturbe seikotea izango da lehian eta Saroi Jauregik emango die oina.

Biharamunean, Orioko oholtzara Ane Beloki, Aratz Igartzabal, Arnaitz Lasarte, Axier Bergaretxe, Beñat Iguaran eta Martin Berrizbeitia igoko dira Ane Ezenarroren 'esanetara' eta, azkenik, Legorretan Imanol Artola 'Felix'-ek botatakoak izango dituzte gai Ane Zuazubiskar, Beñat Zeberio, Gorka Maiz, Maialen Akizu, Naia Arrizabalaga eta Unai Izagirrek.

Gogoratu behar da Gipuzkoako txapelketaren 2024ko edizioak bi fase nagusi izango dituela. Batetik, Gipuzkoa Bertsotan txapelketarako sailkapen fasea jokatuko da, lehen aldiz bi itzulitara. Eta bestetik, txapelketa bera, irailaren 14tik abenduaren 14ra. Gipuzkoa Bertsotan ekimeneko lehen fasean 74 bertsolari ariko dira kantuan. Horietatik 48 pasatuko dira bigarrenera eta, azkenik, 34 bertsolarik lortuko dute udazkenerako txartela. Bi saioetako puntuak hartuko dira kontuan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad