

Secciones
Servicios
Destacamos
Martxoaren 7tik apirilaren 11ra izango den XXII. Laburbiraren bilduma osatuko duten zortzi filmak aukeratu ditu antolakuntzak aurkeztu diren 35 proposamenetatik. 2025eko edizioa Donostiako San Telmo Museoan martxoaren 6an egingo den aurrestreinaldiarekin hasiko da, baina ostean edozein herrik antola dezake eta elkarte zein udalen izen-ematea zabalik dago webgunean otsaila amaiera arte
Orotara, 97 minutuko film labur sorta osatu da ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz. Denetariko lanak aurki daitezke bertan, eduki zein estiloz, eta horietako asko jada zenbait zine jaialditan saritutakoak. Hain zuzen, 'Prosopagnosia' (Ekain Martinez), 'Plazer bat' (Sonia Estevez), 'Betiko gaua' (Eneko Sagardoy), 'Europa' (Ekain Irigoien), 'Pentsatzen dut' (Karmele Mitxelena), 'Hor konpon' (Jone Arriola), 'Goodbay Kepler' (Nerea Ayala, Patricia Fañanas, David Modroño eta Iraia Yarto) eta 'Utlandsk' (Alba Lozano) film laburrak izango dira ikusgai.
Horrez gain, sortzaile eta ikusleen arteko harremana errazteko eta sendotzeko asmoz, zuzendariekin solasaldiak antolatzeko aukera ere badago filmen proiekzioaren barruan.
Laburbira Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak antolatzen duen euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuitua da eta bi helburu nagusi ditu, antolatzaileek ohar bitartez azpimarratu duten bezala: batetik, euskal zinemagintza hauspotzea zinemagileei beren lanak erakusteko aukera emanez; eta, bestetik, herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea.
Bada, 20 urteotan bide arrakastatsua egin du zikloak, eta «euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala» bihurtu da eta, zirkuitu egonkor eta zabal bat eskaintzen duen neurrian, «industria osoaren pizgarri moduan» ere eragiten du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Despliegue de guasa e ironía por febrero en Santoña
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.