Kopla eta flamenkoa bateratuko dituen proiektua
Miren Amuriza bertsolariak eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariak aurkeztutako 'Tan takatan' proiektuak jaso du bigarren Lanku Beka
Martes, 17 de julio 2018, 11:40
Miren Amuriza bertsolariak eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariak jaso dute aurtengo Lanku Beka, Tan takatan izeneko proiektuari esker. Beñat Gaztelurrutia Lanku Kultur Zerbitzuetako lehendakariaren eskutik jaso zuten saria Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.
Publicidad
Kopla eta flamenkoa bateratzen dituen egitasmoa da Amurizak eta Etxebarrietak aurkeztutakoa. Proiektua garatzeko aukera izango dute orain, eta behin betiko emaitza osatu eta emanaldia eskaintzeko moduan izango dira Lanku Kultur Zerbitzuen bitartez.
Lanku enpresak bertso edukien sormenerako sortu duen bekaren bigarren edizioa izan da aurtengoa. Bekaren helburuak bi dira: batetik, bertsolaritza muinean duten emanaldi berriak sortzea eta laguntzea, eta bestetik, berriz, sortzaileen eta Lankuren arteko elkarlana sustatzea.
Aurreneko Lanku Beka Ane Labakak eta Beatriz Elgezabalek eskuratu zuten 2016an, 'Erradikalak gara' lanarekin. Orduko hartan lau lan aurkeztu ziren, eta bigarren edizio honetan, berriz, bederatzi aurkeztu dira. «Lan guztiak ongi baloratuak izan dira epaimahaiaren aldetik», azpimarratu du Lankuk. Proiektu saridunak, esan bezala, 3.000€ko ordainsaria jaso du eta 'Tan takatan' proiektu osoa aurkezteko 8 hilabeteko epea izango dute bekadunek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión