Bizkaiko Eskolartekoa

Kelmene Abaitua, nagusi

Buruz burukoan Ekhi Zuluaga gailenduta nagusitu zen. Biek lortu dute txartela ekainaren 15ean Arantzan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalerako

Iker Mendia

Martes, 28 de mayo 2024, 12:35

Kelmene Abaitua nagusitu da aste-bukaera honetan Arrigorriagan izan den Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko finalean. Lehian orotara 18 bertsolari aritu dira eta hiru kanporaketa jokatu ostean Aiala Irurtia Montero (Arantzazu), Eider Fernandez Aranburu (Bermeo), Ekhi Zuluaga Intxaurbe (Igorre), Enara Gallastegi Barrenetxea (Dima), Garazi Uriarte Alonso (Berriz), Iradi Barrenetxea (Artea), Naroa Iturrioz Lauzirika (Zornotza) eta nagusitu zen Abaitua sailkatu ziren.

Publicidad

Zortziko handian eta txikian ofiziotan egin zuten gazteek eta, ostean, bakarka gaiari erantzun. Ariketa horiek egin ostean, Zuluaga eta Abaitua izan ziren puntu gehien batu dituzten bi bertsolariak eta, beraz, buruz-burukora sailkatu zirenak. Puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan zuten atal honetan.

Buruz burukoa jokatu ostean, Abaituak batu zituen puntu gehien eta 2024ko Bizkaiko eskolarteko txapela lortu. Txapela Oihana Bartra Arenas bertsolariak ipini zion. Era berean, buruz burukoa jokatu zuten bertsolari biak, ekainaren 15ean Arantzan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.

Aurrez, 10:00etan, 200 parte hartzaile batu ziren idatzizko finala jokatzeko. Aurretik ikastetxe eta herrietan egin dituzte aurrekanporaketak. LH5etik batxilergora arte, mailaka jokatzen da idatzizkoa.

Taldekoan, 'LauBuru'

Bestetik, aste-bukaeran Arrigorriagan 2024ko Bizkaiko Taldekako Txapelketaren hiru finalaurrekoak eta finala lehiatu ziren eta Busturialdeko 'LauBuru' taldea nagusitu zen. Lehenengo finalaurrekoa eskolan bertan izan zen, Pirata bertso taldea, Troiako zaldia eta Zapatilapeko txikliek taldeen artean. Lehia estua izan bazen ere, Zapatilapeko txikleek lortu zuten finalerako txartela. Eskolatik irten, eta Arrigorriagako kale eta plazak girotzeko gogoz jarraitu zuen taldeak EinGo txarangak lagunduta.

Publicidad

Bigarren finalaurrekoan Zornotzako Bertso Oskola, herriko Estropozu taldea eta Busturialdeko LauBuru taldeak aritu ziren. Azken honek lortu zuen finalera sailkatzea. Azkenengo kanporaketan, Mungialdeko Taket taldea, Durangaldeko Durangalduek taldea eta Enkarterri, Ezkerraldea eta Meatzaldeko bertsolariak batzen dituen Far West taldea aritu ziren. Kasu honetan mungialdekoek lortu zuten sailkapena.

Finala, Elizondo jatetxean jokatu zen, beraz, Zapatilapeko txikliek, LauBuru eta Taket taldeen artean. Finaleko gai-jartzaileak Idoia Anzorandia eta Beñat Vidal izan ziren. Umoretik asko izan zuen finala gozatzeko aukera izan genuen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad