Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Gernika antzezlanaren irudi bat, Iturritik Jaialdian ikusgai izango dena. Christophe Raynaud de Lage
Urriaren 18tik 23ra programatu du Donostia Kulturak 'Iturritik jaialdia' ekimenaren lehen edizioa

Urriaren 18tik 23ra programatu du Donostia Kulturak 'Iturritik jaialdia' ekimenaren lehen edizioa

DV

Miércoles, 14 de septiembre 2022, 14:55

Urriaren 18tik 23ra programatu du Donostia Kulturak 'Iturritik jaialdia' ekimenaren lehen edizioa. Hiru ikuskizunekoa izango da, Victoria Eugenia Antzokian, eta eserlekuaren arabera prezioa 40, 30 edo 18 eurokoa izango da. Iturritik zuzenean edaten duten sorkuntzak izango dira protagonista.

«Tradiziotik abiatuta, sorkuntzaren bidetik, artista ezberdinek identitatearen inguruko lanketa jorratzen dute», aurreratu du Donostia Kulturak ohar bitartez. Egitarau oparoan aukera paregabea izango Euskal Herriko, Galizako zein Kataluniako sortzaileek proposatutako ikuskizunekin gozatzeko, besteak beste Juan Antonio Urbeltz eta Argia Dantzari Taldea, Nova Galega de Danza, Explica Danza, Bilaka Kolektiboa, Malandain Ballet Biarritz.

Lehen egunean Gazteszenarko oholtzara igoko dira Explica Dansako 'Tra, Tra, Tra Tradizioa, Transmisioa eta Traizioak' hitzaldi dantzatuen trilogia. Urriaren 19an lehenik eta 22an eta 23an ostean Okendo Plazan Malandan Ballet Biarritz-ek bi koreografia dituen kale ikuskizuna aurkeztuko du, 'Euskal hatsa' izenekoa. Egun berean izango da 'Gernika' Victoria Eugenian eta Victoria Eugenia Cluben 'Ginoide' izango da Baalen eskutik. Ikuskizunera bertaratzeko gonbidapena beharrezkoa izango da, egunean bertan Victoria Eugenian eskuragai antzokiko leihatilan, arratsaldeko 5etatik aurrera

Nova Galega de Danzaren 'Leira' emanaldiaren txanda izango da urriaren 22an, 20etatik aurrera eta eserlekuaren arabera 10, 18 edo 24 eurotan. 2021eko Max Sarien Gizonezko Dantza Interpreterik Onena jaso zuen Iván Villarrek.

Iturritik jaialdia ixteko ardura Argia Dantzari Taldearen 'Martin Zalakain' ikuskizunak izango du, 19:30ean eta euskaraz. Pio Barojaren lanik estimatuenetakoa den eleberrian oinarrituta dago, bere patuari ihes egin nahi dio protagonistak western karlistatzat jo daitekeen honetan. Juan Antonio Urbeltzek sortu, Harkaitz Canok idatzi eta Ander Lipusek eszenara egokitutako antzerkia eta dantza uztartzen duen ikuskizuna da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urriaren 18tik 23ra programatu du Donostia Kulturak 'Iturritik jaialdia' ekimenaren lehen edizioa