Ver fotos
Iratxe Aguilera musikari urbanoarentzat Durangoko 54. Azokako Sormen Beka
Sari-ematearekin ekin diote Azokako bigarren egunari. Iaz beka eskuratutako AtopiaRPG rol jokoa ere aurkeztu dute arduradunek
DV
Donostia
Viernes, 6 de diciembre 2019, 12:57
Iratxe Aguilera musikari gasteiztarrak jaso du Durangoko Azokan Gerediaga Elkarteak ematen duten Sormen Beka. Sari-emate horrekin ekin diote Azokako bigarren egunari ostiralean, abenduaren 6an, milaka ikaslek ostegun honetan Landako Gunea eta Azokako gainerako espazioak bete ostean. Goizeko 10:30ean jakinaraziko dute erabakia, eta iazko irabazleek euren produktua aurkeztu dute, baita ere: 'AtopiaRPG', euskarazko lehenengo rol jokoa.
Publicidad
Aguilera estilo urbanoko musikagilea da, eta bere proposamenak, 'Euskal Herrian ere badugu zer esaterik musika urbanoaren inguruan!' du izena. Horren bidez, musika urbanoa eta euskara lotu nahi ditu ikuspuntu feminista batetik.
Horrela, nazioartean oso zabalduta dauden reggaetoia, trap eta rap-aren tankerako hiri estiloak ekarri nahi ditu euskarara eta Euskal Herrira. «Modu orekatuan nahasten ditu rapa, reggaetoia, runbatoia, trapa eta beste hiri estilo batzuk», nabarmendu dute epaimahaikideek.
Sormen Bekaren aurtengo gaia musika izan da, eta irabazleak urtebete izango du bere proiektua garatzeko, hots, datorren urteko Azokaraino. Beka 15.000 eurokoa da.
Gasteiztarraren arabera, «Euskal Herrian genero urbanoaren hutsune handi bat dago eta garrantzitsua da periferiako nortasun eta identitate berriak proiektatzea, euskaraz eta Euskal Herri osora«. Nerabe eta gazteen artean euskararen erabilera bultzatzea izango da Aguilerak gidatzen duen proiektuaren helburu nagusietako bat: »Gaur egungo belaunaldientzat erreferente diren musika eta kultur adierazpide berrietan euskarak ere presente egon behar du«.
Aguilerarekin batera, proiektuan jatorri mexikarra duen Chickjuarez sortzaileak parte hartuko du. Eskarmentu handiko musikaria da, jazz, gospel eta musika afroamerikar modernoan aritutakoa baita.
Azokako Sormen Bekaren epaimahaia honakoek osatu dute: Maite Arroitajauregi 'Mursego', Joxan Goikoetxea, Iñaki Jaio, Julen Idigoras eta Aitor Etxebarria. Nabarmendu dutenez, «edukietan konpromiso soziala erakutsi dute, besteak beste, bazterkeria sexistaren inguruan».
Publicidad
Gogoa eta ilusioa
Epaimahaiak Aguileraren gogoa eta ilusioa azpimarratu dute: «Seriotasuna eta ilusioa nabari dira proiektuaren proposamenean. Ideia argiak eta zabalkunderako gogoa. Proiektuak hain hedatuta dagoen musika urbanoa hurbildu nahi du Euskal Herrira, emakumeen protagonismoa azpimarratuz«. Genero horri atxiki zaizkion esteriotipoei aurre egin nahi diote.
AtopiaRPG rol jokoaren arduradunak urte osoan zehar joan dira sare sozialetan-eta pistak zabaltzen, baina Azokaren bigarren egunera arte ez da zehazki jakin zertan datzan. Jokoaren inguruko informazioa jasotzen duen manifestua osatu dute xehetasunen berri emateko.
Publicidad
Azaldu dutenez, «objektu kultural oso fina» egin dute, eta produktu hori Azokan bertan erosi ahal izango da, Sormen Bekako erakusmahaian. Gerediaga elkarteari eta Durangoko Udalari eskerrak emateaz gain, «Euskal Herri arraroari» eman dizkiote eskerrak, eta Euskal Herria «gehiago arrarotzea» aldarrikatu dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión