Borrar

Iraganetik heldu diren berri onak euskararen etorkizuna aberasteko

Aurkikuntza Euskararen Egunean aurkezteak duen esanahia nabarmendu dute Markel Olanok eta Harkaitz Millanek

Ostirala, 4 abendua 2020, 07:24

Comenta

Badira bakarkako ahaleginari zor zaizkion emaitzak, eta badira talde-lanaren ondorio direnak. XXI. menderaino heldu den euskaraz idatzitako aurreneko poemak, itxuragatik, gehiago zuen aurrenekotik, baina haren inguruan jakiten hasi garena bete-betean da talde-lanaren emaitza, «Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan diharduten pertsonen, artxiboko langileen, historialarien eta filologoen lanari esker aurkitu, identifikatu eta nabarmendu» ahal izan baita berebiziko garrantzia eman dioten testua.

«Altxor bat», Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiaren hitzetan, «baina ez giltzapean gordeta edukitzeko, euskararen azterketan sakontzeko aukera baizik». «Gure hizkuntzaren bilakaerari buruzko ikerketan eta ezagutzan aurrera egitea da hizkuntzaren etorkizuna bermatzeko ahaleginean izan dezakegun oinarririk sendoena. Eskuizkribu honek argi berria eskainiko du zeregin horretan», esan zuen, eta «bereziki pozgarria» iruditu zitzaion aurkikuntzaren berri ematea da Euskararen Nazioarteko Egunean.

Harkaitz Millan Kultura diputatuarentzat berri honek, besteak beste, indartzen du «ondareak edozein gizarteren kultura propioaren erreferente gisa duen garrantzia, hizkuntza delako erreferente nagusietako bat». Millanen ustez, adierazgarria da da testuaren izaera: «Ez da gerora ohikoagoak izango diren euskarazko testu erlijioso horietako bat, maitemindu baten giza historia bat baizik. Euskararen Nazioarteko Eguna, bereziki garrantzitsua da gure hizkuntza giza sentimenduen eta historia pertsonalen transmisore gisa erakusten digun altxor hau ezagutzera emateko».

Ander Ros filologoak, talde osoaren ordezkari gisa ari zela argitu ondoren, azaldu zuen «hizkuntzaren aldetik» dena dela interesgarria eskuizkribuan, zeinetan ikusten den «hizkuntza finkatu samarra zegoela, bazegoela tradizio bat euskaraz idazten».

Dialektologiaren aldetik, «berresten du lehendik genekiena: Mendebaldeko eta Ekialdeko euskarak orain baino hurbilago zeudela, eta Gipuzkoa erdialdeko dialektoaren ezaugarriak oso ondo markatuta zeudela». Orain arte, alegia, «gipuzkera arkaikoa euskalki nagusien artean gaizkien ezagutzen zena zen, eta honekin hartzen du beste dimentsio bat, bere txikian». Testuan agertzen den hitz ezezagun eta deigarriak ere aipatu zituen Ander Rosek, testuak «puntu azpimarragarri asko» dituela adieraziz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iraganetik heldu diren berri onak euskararen etorkizuna aberasteko

Iraganetik heldu diren berri onak euskararen etorkizuna aberasteko