Ikasleei zuzendutako jarduerekin hasi da 54. Durangoko Azoka
Ikasleen neurrira prestatu dute goiza antolatzaileek, aurreneko egunean ohikoa den bezala. Sortzaileak ere goiztiarrak izan dira, eta Azokak ateak ireki orduko hasi dira liburuak eta diskoak sinatzen Kirmen Uribe, Harkaitz Cano, Berri Txarrak-eko Gorka Urbizu, Eñaut Elorrieta, Beñat Sarasola eta beste hainbat.
Osteguna, 5 abendua 2019, 14:21