Borrar
Hainbat urtez Eraso! taldeko kide izan ostean, Serge bilakatu eta bere kabuz hasi zen 2019an. G. LASA

«Igartzen da konfinamenduan idatzitako kantak direla»

Serge zarauztarrak bigarren bakarkako diskoa ekarri du, 'Leihotik mundura', «barruko minak kontatzeko» sortu dituen abestiekin

Nerea Azurmendi

DONOSTIA.

Igandea, 21 otsaila 2021, 09:41

Comenta

1990.eko hamarkadaren erdialdera Zarautzen sortutako Eraso! taldearekin ibilbide luzea burutu ostean, Serge izenarekin egin zuen bakarkako agerraldia Sergio Ruizek (Zarautz, 1975) 2019ko martxoan. Musikariaren bidaia berri baten hasiera ez ezik, adiskidetasun istorio bat eta poema desagertu batzuen berragerpena ekarri zuen 'Enarak itzuli dira' Sergeren lehen diskoak. Umetako laguna duen Gari Berasaluzeren poemak ziren, hain zuzen, diskoa eta liburua uztartzen zituen proiektu haren mami literarioa.

Bigarren diskoa ekarri du orain Sergek, 'Leihotik mundura', Elkarren eskutik. Diskoetxeko Andres Camiok atzo lanaren aurkezpenean esan zuenez, ezustekoa izan bazen Sergeren aurreneko lan hura, «erregistro aldaketa handia» ekarri zuena –«lan puntuala izango zela uste nuen», aitortu zuen– sorpresa izan da halaber 'Leihotik mundura'. Iazko abenduan deitu zion Sergek zenbait abesti prest zeuzkala adieraziz, eta luze gabe bilakatu dira disko kanta «delikatu, landu eta oso politak, garai honen ondorioak jasotzen dituztenak: mina, nostalgia...».

Kanta «jantziagoak»

Musikariak arrazoia eman zion, horixe baita diskoa: bizi ditugun garaion isla. Hain zuzen ere, norbaitek uko egin badio pandemiari lotutako oroitzapen eta bizipenen memoria pertsonaja osatzeari, hor du eskura Sergek 'Leihotik mundura' izenburu metaforikoa duen diskoko kantetan jaso duena.

«Asko igartzen da konfinamenduan idatzitako kantak direla», esan zuen, «mina darien kantak». «Terapia gisa» aritu zen idazten, baina ez bakarrik munduari leihotik begiratzera behartu gintuen konfinamenduari aurre egiteko. Bestelako «barruko minak kontatzeko ere» balio izan zion biluzte-ariketak. Batenak izan ezik, alegia, bereak dira kanta guztien hitzak, eta berea ez dena da Gari Berasaluzerena, gainerakoak fintzen lagundu dion adiskidearena.

Diskoa osatzen duten kantak «nahiko tristeak» izan arren, badute «argi izpiren bat». Era berean, zuri-beltzeko diskoa azal koloretsuan bildu du, alabak egindako marrazkian. Eñaut Gaztañaga produktorearekin partekatu duen lanari esker, bestalde, protagonistak ahotsa eta gitarra badira ere, kantak gehiago 'jantzi' ditu, sintetizadore eta perkusioaren laguntzak. «Taldetu» egin ditu, hain zuzen, eta prest ditu zuzenean aurkezteko. Aurreneko hitzorduak hilaren 26an eta 27an dauzka Munitibarren eta Lekunberrin, hurrenez hurren.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Igartzen da konfinamenduan idatzitako kantak direla»

«Igartzen da konfinamenduan idatzitako kantak direla»