Ibai Aizpurua Gerediaga elkarteko Nerea Mujika, Durangoko alkate Ima Garrastatxu eta Puntu.EUSeko Lorea Arakistainekin. arizmendi

Ibai Aizpurua irundarraren 'Barraka' bideo-jokoak irabazi du laugarren Sormen Beka

Aurrez aurreko Azokaren azkenaurreko egunean, abenduaren 3az geroztik martxan egon den online denda ixtear da

Nerea Azurmendi

Durango

Martes, 7 de diciembre 2021, 11:13

Durangon ere denborak ezartzen du legea: gaur bertan itxiko da Durangoko Azoka birtualaren osagai nagusia den online denda; bihar iritsiko zaio agur esan eta balantzea zirriborratzen hasteko unea aurrez aurrekoari, eta Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarra hasi da laugarren Sormen Beka eman dion 'Barraka' haurrentzako bideo-jokoa bukatuta edukitzeko daukan urtebeteko epeari orduak kentzen.

Publicidad

Aurreko hiru edizioak literaturari (AtopiaRPG), musikari (Kai Nakai) eta ikus-entzunezkoari (Bañolet) eskaini ondoren, arlo digitalari tokatu zaio aurren Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak sortutako bekaz baliatzea. Gerediagako lehendakari Nerea Mujikak gogoratu duenez, ekimenaren xedea da «proiektu bat hasieratik amaieraraino laguntzea», bekak irabazleari luzatzen dizkion 15.000 euroei esker. Sortzaileak direlako ia beti, batez ere bizitzen ari garen garaiotan, katebegi ahulena.

Ibai Aizpuruarentzat «aurrerapauso bat emateko laguntza erraldoia» izango da diru hori, «izugarrizko aukera urteak eta urteak bakarrik edo lagunekin lanen» ibili eta gero. Azken urteetan bideo-joko proiektu txiki ugari sortu ditu, baina Sormen Bekak eman dio orain arte falta zitzaion bultzada, «bideo-joko oso bat garatzeko ahalmena». Lanaren %90 beraxek egingo duela aurreratu du -diseinua, irudiak, animazioak, programazioak, soinuak...- eta gainerakoa izango da Gonzalo Sardónen musika.

Saria emateko ekitaldian epaimahaiaren izenean mintzatu den Lorea Arakistainen hitzetan, «'Barraka' oso proposamen iradokitzaile eta tengagarria da. Haurrentzako fantasiazko mundu eder eta gozagarria sortzen du, begiekin jateko modukoa, eta helduoi barruan ahaztuta daukagun umea ateratzen lagunduko digu». PuntuEUS fundazioko komunikazio arduraduna den Arakistainek arlo honetan euskarazko produktuak edukitzearen garrantzia nabarmendu du. Izan ere, interneten mugitzen trafikoaren %8 bideo-jokoak izan arren, «euskararen presentzia anekdotikoa da».

Herri txiki bateko festetan girotuta dago 'Barraka'. Ainhoa izeneko neskatua da protagonista. Barraka sorgindu batean sartuko da, eta hor hasiko dira abenturak, fantasiazko eta umorezko mundu batean. Jokalari batentzako esplorazio eta abentura bideo-jokoa da, teknikak nahasten dituena eta datorren urteko Durangoko Azokan aurkeztuko dena.

Publicidad

Dendaren azken orduak

Durangoko Azokako online denda azken orduetan sartu da, 16:00etan itxiko baita. Aurreratu zuten bezala, ostegunetik aurrera hasiko dira erosketak bidaltzen. Bertan eskuratu daitezke Landako Gunean salgai dauden kultur nobedade guztiak: liburuak, diskoak, ikus-entzunezkoak, komikiak, ipuinak, papergintza...

Bitartean, Landako Guneak bikain jarraitzen du erreserbei dagokienez. Aurreko egunetan bezala, bisitariek erantzun dute, eta eguerdiko 14:00etatik 16:00ak arte bakarrik zeuden hutsunean eguna hastean, nahiz eta eguraldia aurreko egunetakoa bezain kaskarra izan. Disko aurkezpenei dagokionez ere, Willis Drummondena bakarrik agortu da. Gainontzekoak honakoak dira: Ekiñe, Konpost, Esanezin, Vinilo Ridin' Rocket, Hegazkin, Estitxu, Wood Strings, Onki Xin eta Hipnosia.

Publicidad

Ahotsenea Solasaldietan ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Landakon eta Musika Eskolan sortzaile ugari batuko dira: Mitxelko Uranga, Goizane Aizpurua, Lander Garro, Joseba Tapia, Leire Ugadi, Maribel Aiertza... Irudienean, bere aldetik, egunero bezala hamaika proiekzio izango ditugu: Ibai Mielgoren 'Zurekin batera', Mireia Gabilondoren 'Erlauntza' pelikula, Ainhoa Urgoitia eta Enrique Reyren 'Barraskiloentzat iganderik ez' eta abar.

Szenatokian Galder Perezek idatzitako eta Olatz Gorrotxategik zuzendutako 'Lurrun minez' antzezlana egongo da, sauna gay batean girotzen den antzezlana. Saguganbaran, ostera, tailerrak, ipuin kontaketak eta liburu-aurkezpenak egongo dira: Lur Korta, Aitor Vinagret, Euskal Gorrak elkartearen «Zeinu hizkuntza tailerra» eta abar. Kabi@n, geruza digitalen azken saioa izango dugu: «Noraino automatizatu daiteke sorkuntza?», 11:30ean Areto Nagusian. Talaian, azkenik, hainbat aurkezpen egongo dira, besteak beste: 'Jirafa hizkuntza, komunikazio ez bortitza', Libe Goñiren 'Har 3 minutu', 'Sendabelarrek dakitena...

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad