Hegoi Amabizka gailendu da Arabako Eskolartekoan

Modu horretan, Amabizka eta Iraide Onaindia izango dira Arabako ordezkari Euskal Herriko Eskolartekoan, ekainaren 15ean ospatuko da, Arantzan

DV

Martes, 21 de mayo 2024, 12:09

Hegoi Amabizka gasteiztarrak eskuratu du XXIX. Arabako Eskolarteko Txapelketa eta Euskal Herriko finalean izango da Irainde Onaindiarekin batera. Hitzordua Arantzan izango dute ekainaren 15ean jokatuko den ekitaldian.

Publicidad

Horrela, Arabako Eskolartekoa jokatu ondoren, Euskal Herriko Eskolarteko finalisten taldea osatzen ari da. Hain zuzen ere, Gipuzkoatik, June Aiestaran eta Joanes Azpillaga ariko dira; Nafarroatik, Kattin Maddariaga eta Kattalin Lizarraga; eta Arabatik Hegoi Amabizka eta Iraide Onaindia; Bizkaiko ordezkariak larunbat honetan erabakiko dira Arrigorriagan. Lapurdi, Baxe Nabarre eta Zuberoakoak ekainaren 1ean Itsasun igoko dira oholtzara.

Arabakoaren kasuan, Amabizka gailendu zen Aramaion larunbatean, eta Arabako Txapeldunak jarri zion txapela. Oihane Perea, Irati Anda eta Peru Abarrategik osatu zuten epai-mahaia. Aurretik, bertsolari gaztetxoen taldekakoa ospatu zen. Horrela, eskualde ezberdinetako bertsolari gaztetxoen taldekakoarekin hasi zen arratsaldea Aramaion: Gorbeialdeko taldeko sei lagun kamiseta urdinarekin, Lautadako lau lagun kamiseta horiarekin eta Gasteizko zazpi lagun kamiseta beltzez. Taldeko kideen artean ariketa ezberdinetan erakutsi behar izan zuten errimatzeko trebezia eta bi oinetan, lau oinetan, amaiera eta hiru oin emanda, aurrekoak atzekoari eta ofiziotan koplaka ariketei erantzunez aritu ziren. Hiru talde lehian aritu ondoren, Gasteizko taldea gailendu zen.

Berriz, eskolartekoak orain, Bizkaia, Lapurdi, Baxe Nabarre eta Zuberoakoen zain gelditzen da. Hitzordu garrantzitsua ekainaren 15ean izango dugu, Arantzan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad