Borrar
Txalo
'Lehendakari gaia'

Hautetsia bai, baina hitzaldia eman ezin duen Lehendakaria

Iker Galartza (Lehendakari hautetsia) eta Zuhaitz Gurrutxaga (psikiatra) oholtzan batu dituen obrarako otsaileko datak jakinarazi ditu Txalo produkzioak

J. Agirre

Asteazkena, 26 urtarrila 2022, 12:21

Comenta

Kanpaina ostean herriak bozkatu eta Iker Galartza Euskadiko Lehendakari hautatu dute. Honela hasten da Txalo produkzioak garatuko lana. Dena ez da festa, ordea, inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari dela arazo larriak sortuko bazaizkio. Urduritasunak eta presioak jota, ezingo dio nahi bezala aurre egin zorioneko izan behar zen egunari.

Oholtzan ikusiko da duen bilakaera guztia. Ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian keinu eta tik antzeko arraro, barregarri eta jasanezina eragin baitio hautetsiari estresak jota. Eta ez du modurik aurkitzen hura kentzeko. Ekitaldi nagusia arriskuan ikusita, arazoa bideratzeko psikiatra baten laguntza bilatzeko hautua egiten du Galartzak. Hala hasiko da Gurrutxagaren lana.

Bien arteko berriketaldia dibertigarria eta nahasgarria izango da eta aurpegiko keinuez harago joango da oholtzan ikusitakoa. «Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zein bestea, euren eginkizunetan bokaziodunak al dira?», aurreratzen du Txalo produkzioaren sinopsiak.

'Lehendakari gaia' antzezlaneko testua Ramon Madaula aktore kataluniarrarena da eta Martin Agirrek euskaratu du oholtza gainean Iker Galartzak eta Zuhaitz Gurrutxagak antzez dezaten Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.

Zuhaitz Gurrutxagak eta Iker Galartzak oholtza gainean antzeztutako 'Lehendakari gaia' lanaren hurrengo datak hauek dira:

Egutegia

  • Otsailak 4: Zarautz.

  • Otsailak 5: Azkoitia.

  • Otsailak 10: Santurtzi.

  • Otsailak 11: Elgoibar.

  • Otsailak 12: Berriz.

  • Otsailak 17: Arrasate.

  • Otsailak 18: Andoain.

  • Otsailak 19: Zizur.

  • Otsailak 20: Amurrio.

  • Otsailak 25: Viana.

  • Otsailak 28: Eibar.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hautetsia bai, baina hitzaldia eman ezin duen Lehendakaria

'Lehendakari gaia': Hautetsia bai, baina hitzaldia eman ezin duen Lehendakaria